PHT dela eta manipulatzeari eta jendea nahasteari utz diezaion eskatu dio Geroa Baik UPN-ri
Koalizioa jarrera kritikoarekin joango da Iruñea eta Euskal Y Arteko loturaren aurkezpen ekitaldira
“Geroa Bai jarrera kritikoarekin joango da PHTren Iruñea eta Euskal Y arteko loturaren aurkezpen ekitaldira, datorren asteartean Gobernuaren Ordezkaritzaren egoitzan”, iragarri du Koldo Martínez bozeramaileak. Bozeramailearen aburuz “PPren beste propaganda ekitaldi bat gehiago izan daiteke, azken hamarkadetan egin izan dituenak bezalako beste bat, promesekin, argazkiekin eta prentsarentzako ekitaldiekin baina trenaren garapenean errealitateek lagundu gabekoa. Hala ere, kortesia politikoa eta ardura instituzionala direla eta, bertan egongo gara”.
“Geroa Baik Prestazio Handiko Trenaren aldeko apustu tinkoa egin du, bidaiarientzako eta merkantzientzako” azaldu du Martínezek, “programa akordioan jasotzen diren ezaugarriak dituen tren bat, hau da, Europako oinarrizko trenbide sareari dagokion Europako arauak betetzen dituena, besterik gabe”. Bozeramailearen aburuz, “Nafarroako Gobernuak Mediterraneo-Kantauri trenbide korridoreak Nafarroan duen pasabidearen aldeko apustu tinko eta erabakia egin zuen, bere hausnarketa eta ekarpenak Nafarroarekin Hitzarmena egiteko Sustapen Ministerioari egindako proposamenean agertuz, Ministerioak baztertu egin zuen proposamena alegia”.
Gainera, Martínezek UPNren buru den Javier Esparzari erantzun dio, azken honek ziurtatu baitu bisita Nafarroan Gobernuaren Ordezkaritzaren egoitzan izatea Nafarroako Gobernuaren egoitzan izan ordez, foru Exekutiboak duen lankidetza borondate ezari erantzuten diola. Zentzu horretan esan du “Espainiako Gobernua izan dela bilera egiteko tokia eta data aukeratu dituena, gobernuen arteko lankidetzarekin ez eta akordioak garatzeko borondatearekin ezer ikustekorik ez duen zerbait alegia”, horregatik UPNri eskatu dio “manipulatzeari eta jendea nahasteari” utz diezaion.
Martínezek gaineratu du “ez dela onargarria UPNk esatea Nafarroako Gobernuak lankidetzari uko egin diola, ez eta UPNk operazioaren arrakasta alde bakarrekoz bere buruari egoztea, askotan egin izateaz gain, egia dena da trenaren errealitatea autobonbo gehiegi izan dela, horren emaitza zera izanik; gaur egun eraikitako plataforma isolatu kilometro gutxi batzuk”.
“Geroa Baitik defendatzen jarraituko dugu Prestazio Handiko Trenaren Mediterraneo-Kantauri Korridorea lehenbailehen errealitate izan behar duela gure Komunitatean, eta horretarako Ministerioak orain arte definitu ez dituen kontuak argitu beharko ditu, hala nola, Iruñeko trenbide kiribila edo finantzaketa, garrantzia handiko gaiak biak”, azaldu du Martínezek.
“PHTren garapen zuzenerako, beharrezkoa da ere korridore osoan jardueren jarraipenerako Nafarroa-Estatua batzordea martxan jartzea, hiruhileko bilerekin, bi administraritzek adostu zuten moduan, eta printzipioz urtarril honetan bildu beharko lukeena lehen aldiz”, gogorarazi du Martínezek.
Koldo Martínez