Itzuli

Geroa Bairen iritziz Foru Gobernuak atzo Canasan lortutako akordioa aurrerapauso erabakigarria da Erriberak behar duen ura edukitzeko

Unai Hualde Unai Hualde

Landa Garapen eta Ingurumen Batzordean Geroa Bairen parlamentuko eledun Unai Hualderen iritziz, atzo CANASAn lortutako akordioak, Nafarroako Ubidearen bigarren fasearen eraikuntza proiektua garatzeko pleguak onartuz, egungo Nafarroako Gobernuak Erriberak behar duen ura edukitzeko egindako apustu tinkoa baieztatzen du.

Hualderen arabera “errealitatea bihurritu nahi bada ere, ondoz ondoko jarduerek UPN eta PPk ura dela eta azken aldian darabilten diskurtsua desmuntatzen dute. Deigarria da Beltrán eta Esparza gaur harro agertzea, haien formakuntzak izan zirenean Erriberara ura eramateko azpiegitura hau 2013an gelditzea erabaki zutenak eta berriro horri ekiteko beharrezko lanak berriro ere hartu ez zituztenean, azken hilabeteetan egin den moduan”. Geroa Baik bereziki larria iritzi du Esparza jauna izatea hori dioenetako bat, orduan alor horretako Kontseilaria baitzen eta, hortaz, geldiarazteko erabakiaren arduradun zuzenetako bat.

Koalizioak iritzi duenez, UPN eta PPren aldetik azpiegitura hau garatzeko estudio eta berrikusketa lanei egindako kritiken aurrean, atzo horien erabilgarritasuna frogaturik geratu zen, estudio horiek pleguetan sartu baitziren. Hualderen arabera, “errealitateak berriro ere galdutako bi urte izan direla diotenen aurka egin du. Orain lehen aldiz Foru Gobernuak seriotasunez hartu du Erriberak ahorako, ureztatzeko eta industriarako dituen benetako beharrak zeintzuk diren jakitea. Eta lehen aldiz Foru Gobernuak seriotasunez hartu du ureztatzaileen iritzia jakiteko ardura, horretatik abiatuz, azpiegitura egokia diseinatzeko beharrezko pausoak emateko, Erriberara behar den eta eskuragarri dagoen ur guztia eramateko premisarekin”.

Geroa Baiko parlamentariaren aburuz “orain esleipendun denaren aldetik alternatibak baloratzeko fasean sartuko gara, informazio baliotsu guzti honekin, eta jada ezarrita dauden epeekin. Hortik aurrera CANASA izango da, bi gobernuen nahitaezko akordioarekin, garatu beharko den lan zehatzaren gaineko erabakiak hartu beharko dituena, kostuak eta baldintza tekniko zein ingurumenarenak kontutan hartuz. Geroa Bairen iritziz uste dugu ureztatzeko azkeneko hektarea kopuruari buruzko edozein erabakik Ubidean inplikaturik dauden ureztatzaile guztien iritzia kontutan izan behar duela, bai eta gaur egun uraren emakida eta dotazioa 6.400 Ha/urte dela”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko