Ayerdi, A-12 errepidea UBSren aldetik erosi ondoren: “Bideko Autobidean pentsatzen dudanean faktura izugarri bat besterik ez dut ikusten”
Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak, UBS funts suitzarrak A-12 autobidea Deutsche Banki erosi diola ezagutu ondoren adierazi duenez “Bideko Autobideari buruz pentsatzen dudanean, denok Aurrekontuan urtero ordaindu behar dugun faktura izugarri bat du buruan”.
Komunikabideei egindako adierazpenetan azpimarratu du “datozen urteetan ordaindu behar dugunaren proiekzio bat eskatzen duzunean eta urtero gora egiten duen kanon bat dela ohatzen zarenean, logikoa den moduan kezka sortzen du eta are gehiago epemuga 2032 edo 2033 denean”.
Ayerdik nabarmendu duenez “Gobernuak gauza guztien gaineko segurtasun juridikoa zaindu behar du beti bezala, eta gurekin kontratu harremana duen kontzesionario bat kudeatzen duen enpresarekin ahalik eta harreman zuzenena edukitzen saiatuko gara”. “Harreman estua, kontratua hor dago, bi aldeek bete behar dugu eta guk ahalik eta zorrotzena izan nahi dugu”, esan du.
Jarraitu du adieraziz, “nahiago nuke faktura hori murrizteko formularik aurkitzea, baina ez da erraza”. “Esku aldaketa hori trafiko komertzialaren baitan dago eta eskatu dezakegun gauza bakarra Gobernuarekin harreman normalizatu bat da eta kontratuaren betetzea ahalik eta estu eta zorrotzena izatea”, azaldu du, azpimarratuz “trafiko komertziala baldin badago, interes komertziala ere badagoelako dela”.
Manu Ayerdi