Geroa Baik iruzurra deritzo UPNk Rajoyren Aurrekontuak onartzea, Nafarroan inbertsioa murrizten baitute
Geroa Baik iruzurra deritzo UPNk 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartzea Nafarroarentzako agertzen duten interes falta ikusita, inbertsioa 106 miliotik 79 milioira murrizten baita, %25,69. “UPNren aldetik aurrekontu hauen onarpena, ustez erregionalista omen den alderdiaren aldetik alegia, Madrilen PPren interesen aurrean makurtzen jarraitzen duela besterik ez du frogatzen”, ziurtatu du Geroa Baiko parlamentuko eledun den Koldo Martínezek.
Martínezen arabera, “UPNk sinestarazi nahi digu PPrekin erdietsi duen akordioa Nafarroarentzako onuragarria dela eta hori errealitatetik oso urrun dago, zifrek argi frogatzen duten moduan”. “Aurreko aurrekontuetan salatu genuen joerak aurrera jarraitzen du, Nafarroa Estatuko inbertsioetan azkenetarikoa izaten jarraituz”, azpimarratu du Geroa Baiko parlamentuko eledunak.
“Ezin uler dezakegun Nafarroa aurrekontu inbertsio gutxien jasotzen duen bigarren komunitatea izatea, zenbateko hori gainera aurreko urteekiko murriztuz gainera, komunitate solidarioenetako bat denean”, nabarmendu du Martínezek, gogoratuz Hitzarmen Ekonomikoarekin bat, Nafarroak bere BPGren arabera ematen duela Estatuko gastu orokorretarako, biztanle kopuruari helduko bagenio zifra txikiagoa ordaindu beharko genukeenean.
“Tamalgarria da gainera UPN gai honetan ere Estatuko interesen aurrean makurtu izana, 627 milioitan ezarri baitu Nafarroak Hitzarmena dela eta egin beharreko ordaina, Foru Ogasuneko teknikariek landutako txosten serio eta zorrotzak 470 milioitan ezartzen duenean”, amaitu du Geroa Baiko parlamentuko eledunak.
Koldo Martínez