Itzuli

Geroa baik beharrezkotzat jo du iruñerriko mankomunitatean ere autobus garraio publikoaren deskontuak ezartzea

Pablo Azcona koalizioko parlamentariak gogorarazi duenez Iruñeko eskualdeko hiri garraioak Nafarroako biztanleen %50 baino gehiagori ematen dio zerbitzua

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Geroa Baiko parlamentariak beharrezkotzat jo du garraio publikoko bonoen prezioan %50eko deskontua Iruñerriko Mankomunitatean ere ezartzea. Horregatik, Azconak Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesio Departamentuari eta Iruñerriko Mankomunitateari eskatu die “beharrezko neurriak har ditzaten eskualdeko garraio publikoko erabiltzaileek garraio bonoetarako deskontu hauek eskuratu ditzaten”.

    Deskontu honen %50etik Estatuak %30 bere gain hartuko du eta Nafarroako Gobernuak beste %20. Zentzu honetan, Azconak gogorarazi du “hiri-arteko garraioaren kasuan, Nafarroako Gobernuak atzo jada iragarri zuela berari dagokion  zatia bere gain hartuko zuela, hala ere, Iruñerriko hiri garraioari dagokion  erabakia hartu gabe dago oraindik, eta honek Nafarroako herritarren %50 baino gehiagori ematen dio zerbitzua”.

    Horrela, Azconak gogorarazi duenez “Nafarroak bere gain hartu beharko lukeen garraio bonoaren prezioaren %20 horretatik, Foru Exekutiboak %65 jarri beharko luke eta Iruñerriko Mankomunitateak %35.

    Era berean, Geroa Baiko parlamentariak ziurtatu duenez “eredu ekonomiko zaharkitu eta eutsiezin baten aurrean gaude, azken hilabeteetan egondako inflazio gorakorrak pertsona askoren poltsikoengan duen eragina larritu egin duena gainera, horregatik herritarrei egoera hau gainditzen laguntzera bideratu behar dira esfortzu publikoak”.

    Azkenik, Azconak azpimarratu duenez “Geroa Baitik garraio publikoari bultzada emango dioten neurri guztiak babestuko ditugu, mugikortasun jasangarriaren ardatzetako bat baita, funtsezkoa gure helburu klimatikoak eta beharrezkoa den deskarbonizazioa lortzeko”.

     

    Prentsa bulegoa, 2022-12-28

    Izena eman gure buletina jasotzeko