Itzuli

Geroa Baik I+G+b konpetentzia eskatu du eta gizarte kohesioa bilatzen duen garapen ekonomikoaren alde egiten du

    Nafarroak, orain Estatuarekin elkar banatzen duen Ikerketa, Garapen eta berrikuntza alorreko konpetentzia esklusiban bereganatzea nahi du Geroa Baik, eta Foru Komunitatearentzako azpiegiturek duten garrantzia defendatu du ere, hots trenbide korridorea, polo digitala, 5G, ura, edo energia azpiegiturak.

    María Solana Kongresurako Geroa Baiko zerrendaburuak prentsaurrekoan azpimarratu duenez bere koalizioak defendatzen duen garapen ekonomikoa “asmo handikoa da baina ezin da edozein preziotan egin, ez eta edozein modutan, baizik eta gizarte kohesiora begira zalantzarik gabe, eta modu burutsuan eta ingurumenarekin begirunez kudeatuz”

    María Solanak “epe luzera begiratzen duen garapen ekonomikoaren” alde egin du, “inprobisaketarik gabe eta askotan hauteskunde helburu hutsa besterik ez duten neurri efektistarik gabe, atzetik ez baitute inolako estrategia edo epe luzeko planifikaziorik”.

    Ziurtatu duenez, “Kongresuan Geroa Bairen ahotsa edukitzea funtsezkoa izango da Estatuko gobernuaren kontrolerako eta begirada honekin koherentzia duten arauen aldeko botoa emango duten gehiengoak eratzeko”.

    Gainera, ziurtatu duenez “gure autogobernuaren defentsak berebiziko garrantzia du, funtsezko elementua da garapen ekonomikorako eta enplegua sortzeko politikak diseinatzeko, ezartzeko, ikuskatzeko eta hobetzeko”.

    Ildo berean, Manu Ayerdi Geroa Baiko kide eta Nafarroako Gobenruko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialerako kontseilariak ziurtatu duenez “pertsonak eta ingurumena aintzat dituen garapen ekonomikorako proiektu hori aurrera eramateko, Madrilen egotea zeharo funtsezkoa da”.

    Alde batetik, Ayerdik Madrilen autogobernua defendatzearen garrantzia nabarmendu du, eta argudiatu duenez “ezin onar dezakegu inork gure gaitasunak kolokan jartzerik I+G+b politikak egiteko, enpresa hazkunderako, ekonomia sozialaren edo enpresa txiki eta ertainen babeserako, besteak beste”. Gainera, I+G+b konpetentziaren transferentzia osoa defendatu du, gaur egun Estatuarekin elkar banatzen baita.

    Bestalde, defendatu duenez “Madrilen jokatu daitekeen papera, estatu mailan politika garrantzitsuak bultzatzeko eta Estatuak Europak duen jarrera markatzeko funtsezkoa da”, eta ziurtatu du “funtsezkoa” dela “Estatuak Nafarroan eragina duten azpiegiturei bultzada ematea”. “Polo digitala, trenbide korridorea, 5G, ura, energia azpiegiturak dira horiek”, azpimarratu du.

    Bere aldetik, Esther Cremaes Geroa Bairen Senaturako hautagaiaren iritziz “gure autogobernua suntsitzeko batzuek aprobetxatuko dituzten balizko konstituzioaren erreformek dakartzaten hodei-beltzen aurrean edo konpetentzia murrizketak egin nahi dituztenen aurrean, Nafarroaren garapen ekonomiko eta sozialerako autogobernua funtsezkoa dela defendatzen jarraitzea nahitaezkoa da”.

    Cremaesek I+G+b konpetentzien transferentzia defendatu du ere, “Nafarroaren lehiakortasunaren oinarriak jartzeko berebiziko garrantzia duen faktoreetako bat baita”. “Gure helburua ez da soldata urrien bidez kostuetan lehiatzea, diferentziazioan eta gain balioan lehiatu nahi dugu, horrek kalitatezko enplegua ekartzen baitu. Zalantzarik gabe, garapen ekonomikoaren helburua garapen soziala da eta funtsezkoa da Geroa Bai Kongresuan eta Senatuan egotea gure autogobernu forala eta soziala errespeta daitezen eskatzeko”, nabarmendu du.

    Izena eman gure buletina jasotzeko