Itzuli

Geroa Baik nabarmendu du datu ekonomikoek berriro ere UPN, PSN eta PPNk iragartzen duten “kaosa” baztertzen dutela

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Baiko parlamentuko eledun Koldo Martínezek bere poza agertu du “berriro ere, oposizioaren iragarpenetatik urrun, datu ekonomikoek Nafarroarentzako hobekuntza egoera marrazten dutelako”. Martínezek ziurtatu duenez “datu hauek zuhurtziaz eta zaintzatik irakurri behar diren arren, garrantzitsua da urte arteko irizpideetan bilakaera positiboa dela”.

Zentzu honetan nabarmendu du Nafarroako Estatistika Institutuaren arabera “foru ekonomiak %3,1 gora egin duela urteko lehen hiruhilekoan 2016ko epe berdinarekin alderatuz, estatuko bataz bestekoaren gainetik, bai eta urte arteko irizpideetan ere, lan merkatuaren bilakaera positiboa izan da EPAren arabera, pasa den urteko hiruhileko berdinarekin alderatuz, langabeziak 12.200 pertsonatan egin baitzuen behera”.

Martínezek azpimarratu duenez “behin eta berriro, errealitateak UPN, PPN eta PSNren diskurtsuek iragartzen duten kaosa kontraesaten eta baztertzen dute”. “Nafarroa langabezia tasa txikiena duen komunitatea izaten jarraitzen dut, %10,25arekin, eta jarduera ekonomikoa sendotu egin da merkataritza jardueraren adierazleetan adibidez, martxoan Nafarroan gainontzeko komunitateen gainetik hazi egin baita %5,2arekin”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko