Itzuli

Geroa Baik deitoratu egin du PHT egiteko Sustapen Ministroak Nafarroako Gobernuarekin hitzarmena egiteari uko egitea

UPN eta PPk Iruñea-Euskal Y loturaren aurkezpen ekitaldia modu alderdikoian erabiltzea salatu du koalizioak

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Baik deitoratu egin du Sustapen ministroak Prestazio Handiko Trenerako Nafarroako Gobernuarekin hitzarmena ukatzen jarraitzea eta UPN eta PPk Iruñea-Euskal Y loturaren aurkezpen ekitaldia modu alderdikoian erabiltzea salatu du ere. “Iruñea-Euskal Y trenbide loturaren aukeren aurkezpen ekitaldian jarrera kritikoarekin egon ondoren, iragarri genuen moduan, gure susmoak bete egin dira”, ziurtatu du Koldo Martínez Geroa Baiko bozeramaileak.

Martínezek ziurtatu duenez “Geroa Baitik gure poza agertzen dugu Korridorearen planifikazioan egondako aurrerapenean, baina berriro esango dugu Nafarroa kokoteraino dagoela autobonbo argazkiekin, bizkarreko laztanekin eta bete gabeko promesekin”. “Nafarroak behar duena errealitateak, datak eta aurrekontu konpromisoak dira, Ministroak ukatu duena hain zuzen ere, horregatik espero dugu frustraturiko errealitate berri baten iragarpena ez izatea hau”, gaineratu du.

Geroa Baiko bozeramaileak gainera deitoratu duenez “Ministroak ez dio Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko Lehendakariordeak eskainitako gonbidapenari erantzun bi Gobernuen artean Hitzarmen berri bat sinatzeko, Estatuaren eta Nafarroaren artean, trenbide Korridorearen garapenerako, jendartearen interesak kontutan izanik azpiegitura hau garatzeko bide hoberena baita”. 

Martínezek aburuz “honek argi uzten du PPren estatuko gobernuak nahiago duela bere aldetik joan, Nafarroako herritarroi zuzenean eragiten dizkiguten gaiak gure gobernu zilegiarekin adostu ordez, honek beti egin baitu trenbide Korridorearen alde modu argi eta erabakian, merkantziak eta bidaiariak nazioarteko estandarrekin eramatearen alde et Europarekin lotuz”.

“Lehen unetik eta Nafarroako Gobernuak Estatuko Gobernuarekin hitzarmen bat sinatu nahi zuela jakin ondoren, UPNk bete interes alderdikoiak lehenetsi ditu eta oztopoak jarri ditu bi administraritzen artean hitzarmen bat sinatzea ekiditeko, era berean trenbidearen garapenean Nafarroako interesak ahalik eta modurik hoberenean ordezkaturik egotea ekidinez”

“Tamalgarria izan da Ministroa Nafarroara trena ekartzeko PP-UPN akordioaren garrantzia azpimarratu izana”, adierazi du bozeramaileak, “horrek frogatzen baitu PPk oposizioko alderdi batekin nahiago dituela akordioak, Komunitateko Gobernuarekin egin ordez, denona ez de Nafarroa baten aldeko apustua eginez, gure Komunitateko gehiengo sozial zein politikoari erantzuten ez dion Nafarroaren alde, UPN zein PPren interes politiko alderdikoien bakar bakarrik erantzuten dion zentzugabekeria politikoa agertuz”.  

Bestalde, bozeramaileak modu positiboan baloratu du txostenaren aurkezpena, korridorearen aurrerapena ekarriko duelako, “nahiz eta egun batzuetako atzerapenarekin iritsi eta gai asko zehaztu gabe egon oraindik, hala nola Iruñeko trenbide kiribila, Iruñeko geltokia, Tuterakoa eta logistika lotuneak”.

Azkenik, Martínezek adierazi duenez “Geroa Baik modu tinko eta erabakian egiten du, Gobernuak egiten duen bezalaxe, Prestazio Handiko Trenaren alde, Programa Akordioan jasotzen den moduan eta oinarrizko trenbide sareari buruzko Europako araudiak dioen moduan, eta ez gara ahalegin honetan nekatuko Kantauri-Mediterraneo Korridorea errealitate bat izan arte”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko