Itzuli

Geroa Baik kalitatezko enplegua sortzeko lanean jarraitzeko bere konpromisoa agertu du

Maiatzararen 1 Lanaren Nazioarteko Eguna dela eta Geroa Baik bere konpromisoa agertu du kalitatezko enplegua sortzen jarraitzeko eta lanaren ezegonkortasunaren eta denborazkotasunaren aurka borrokatzeko. Zentzu honetan, koalizioak Lan Erreforma gaitzetsi du, “lan harremanen sistemaren oinarrizko elementuak hausten dituelako eta denborazkotasuna, lanaren ezegonkortasuna eta ezberdintasunak sortzen dituelako”.

Geroa Bairentzat, kalitatezko enplegua sortzeak lehentasun osoa du eta bai epe ertainera bai eta epe luzera neurriak hartuz. Horrela, modu positiboan baloratu du Nafarroako Gobernuak politika ekonomikoei emandako bira, I+G+b inbertsioak sustatuz, enpresen nazioartekotzea edo kalitatezko enplegua sortzeko laguntzak.

Koalizioak bere konpromisoa agertu du ildo honetatik lanean jarraitzeko, kalitatezko enpleguaren defentsan eta hobekuntzan oraindik bide luzea egin behar dela jakinda ere, eta kalitatezko enplegua sortzeak Ongizate Estatuaren mantentzerako eta sendotzerako duen garrantzia gogorarazi du, hala nola pentsioen kasuan, besteak beste.

Azkenik, maiatzaren 1 dela eta deitutako mobilizazioetan parte hartzera deitu ditu herritarrak Geroa Baik, enplegua benetako lehentasun moduan defendatzeko eta Ongizate Estatuaren defentsan, PPren Gobernuaren politikek hainbeste erasotu ondoren.

Izena eman gure buletina jasotzeko