Itzuli

Geroa Baik iragarri du Hypred biosegurtasun multinazionala Lizarran kokatuko dela

Hypred biosegurtasun multinazionala Lizarran kokatuko da datozen hilabeteetan Lizarrako Udaleko Industria, Berrikuntza eta Enplegu zinegotzi Ricardo Gómez de Segurak (Geroa Bai) iragarri duen moduan, Geroa Baiko udal taldeak Lizarrako Udalean burututakoaren balantzea egiteko eta erronkak azaltzeko egin duen prentsaurreko batean

Pablo Ezkurra Ogasun zinegotziarekin batera eta Blanca Regúlez, Larraitz Trinkado eta Iñaki Agirre Lizarrako Geroa Baiko kideek lagunduta, koalizioko bi zinegotziek nabarmendu dute hauteskunde programako ekintzen %70 bete dutela jada. “Balio handia ematen diogu emandako hitzari, horrela frogatu dugu, eta programaren betetzen maila honek frogatu egiten du. Hiriarekin dugun gure konpromisoa, programan islaturik, bete egin da eta betetzen jarraitzen da, gaur egun politikagintzan ‘rara avis’ bat duguna. Gure hitza bete dugu, udal bizitzaren elkarrizketari beharrezkoak bilakatuz, seriotasunez lan egiten baitugu”, azpimarratu dute.

Industria alorrean, Lizarran enpresa berri baten instalazioarekin batera, Gómez de Segurak udal gobernuan egondako bi urteetan zehar burututako ekintza batzuk nabarmendu ditu. “Gure jarduera etengabea izan da. CTEL berpiztea lortu dugu. UPNren nahia eta intentzioa hura desegitea eta Noainera eramatea zen. Hori ekidin dugu eta lanak bere fruituak ematen ari ditu”, baloratu du Geroa Baiko zinegotziak, azalduz “UPNren Industriarekin zuen arduragabekeria eta interes faltaren aurrean, gaur egun 12 pertsonak egiten dute lan zentroan eta enpresa mintegia ia beterik dago”.

“Alor beraren barruan, Tailer Eskola hobetzeko lanean jarraitzen dugu, bai azpiegitura, bai eta edukia ere. 2004 urtetik hona merinaldeari tailer eskola berri bat eman nahi diogu sukaldaritza eta ostalaritza tailerrekin, bai eta erabilera anitzeko hiru tailer berrirekin. Esan dezakegu 2017an urte hartan hasitako lanekin amaituko dugula, eta poz handia da guretzat, hura amaitzea ahalbidetuko duten obren kontratazio mahaien tramitearekin baikaude jada”, azaldu du.

Gómez de Segurak gainera nabarmendu du industria lurzorua udalaren jabetzara pasatzeak Udalaren lurzoru eskaintza handitzea ahalbidetuko duela, eta Nafarroako Gobernuak Lizarran burutuko dituen beste ekintza batzuk ere “non Geroa Bairen ekimena gakoa izan den”, hala nola Hizkuntza Eskola Ofizilaren ezartzea eta Udaletxe zaharraren zaharberritzea.

OGASUN ALORRA

Bere aldetik Pablo Ezkurra, Ogasun zinegotziak iritzi du taldeak Udalean burutzen ari duen lana “epe motz, ertain eta luzerako” begirada duela. “Industria, berrikuntza eta enplegua, eta Ogasuna bi alor gako dira udal kudeaketan bere garrantzia estrategikoagatik, kudeaketan eta etorkizunera begira; horrela ikusi genuen udal alorrak banatzerako orduan eta horregatik eskatu genituen. Inoiz ez gaitu lanak izutu ez eta alor hauen kudeaketak daraman ardura, eta eguneroko lanak 2015ean hartu genuen erabakian berresten gaitu”, baloratu du.

Burututako ekintzak direla eta, Ezkurrak aurreikuspen ekonomikoa duen lana nabarmendu du, “Lizarrako Ogasunari txar gehiago ekidinez”. “Bi urte hauetan egin ditugun erreserbek arazo larri ugari konpontzeko aukera ematen digute, horien artean aurreko jardunaldietan gaizki kobratutako gainbalioen itzultzea, geltokiko aparkalekua eraikitzeko eskatutako kredituaren lehen kuoten ordaintzea, eta hein handi batean ere Oncineda kasuko kalteordainak, non lanean jarraitzen dugun balizko kalte ekonomikoak gutxitzeko”, azaldu du.

Etorkizunerako erronkak direla eta, Udala ugaritan murgildurik baitago, Ogasun zinegotziak kudeaketan bi prozedimendu gako aipatu ditu: iraungitako kontratu ugariren gaurkotzea eta esleipena, horietako baten bat 2009tik iraungita baitzegoen; eta Jurramendiko Mankomunitatearen aldetik hiriko kale garbiketa bere gain hartzea, gure programan ere kontutan hartzen genuen neurri bat gainera eta Udalarik aurrezpen nabarmena ekarriko diguna”.

“Erabakien hartzean zorroztasuna, alternatiba eta datuen analisirako ezagutza nahikoa eta bereziki, udaleko baliabide ekonomikoen kudeaketan zuhurtasuna gure nortasun zeinu izaten jarraituko dute gure alorren buru eguneroko lanean”, aurreratu du. 

Izena eman gure buletina jasotzeko