2025 urterako aurrekontuei begira lehentasun politikoak zehaztea eta anbizioa eskatu ditu Geroa Baik
Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak 2025 urterako Aurrekontuen lanketari erreparatu dio eta azken urteko aurrekontuekin alderatuz, eszenatoki ezberdina ekarri duten aldaketak gertatzen ari direla azpimarratu du, hala nola gastu arauak berriro ere itzultzeko aukera edo Susperraldi eta Erresilientziarako Funtsen amaiera. Horregatik, lehentasun politikoak zehazteko beharra eta aurrekontuari begira anbizioa eskatu ditu Geroa Baiko bozeramaileak, aldi berean gogoraraziz lehentasun horiek Programa Akordioan jada jasota daudela hain zuzen ere.
Bigarrenik, ostegun honetan koalizioak birsorkuntza demokratikoari buruz defendatuko duen mozioa aipatu nahi izan du ere Azconak. Zehazki, “mozal lege” moduan ezagutzen den legearen erreforma eskatuko du koalizioak. Geroa Baiko bozeramaileak azpimarratu duenez premiazkoa da erreforma hori oinarrizko eskubide eta askatasunen jarduna babesteko. Azconaren arabera, orain arte bezala idatzirik dagoen moduan mantentzea, urritasun demokratiko egoera larria da.
Pablo Azcona