Itzuli

35 urte baino gutxiago duten eta lehen etxebizitza erosten dutenentzako PFEZen kenkari bat ezartzea proposatuko du Geroa Baik Mahai Fiskalean

Azcona: “Nafarroako herritarren kezka nagusia etxebizitza den heinean, arreta bertan jarri behar dugu”

    Pablo Azcona Pablo Azcona

     

    Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, koalizioak erregistraturiko bi mozio aurkeztu ditu. Azaldu duenez, “Geroa Bairentzako beharrezkoa da oso trantsizio bikoitzean aurrera egitea: ekologikoan eta digitalean”. “Nafarroa norabide horretan aurrera egiten dago jada, erregai fosilen kontsumoa murriztearen aldeko apustu argiarekin, eta Geroa Bairentzako lehentasuna da bide horretan aurrera egiten jarraitzea”, azpimarratu du. Horregatik, koalizioak mozio bat defendatuko du hurrengo osoko bilkuran, Pariseko Klima Akordioarekin konpromisoa berresteko helburuarekin, eta erregai fosilen kontsumoa murrizteko itun baten aldeko deia egiten da ere, aldi berean trantsizio energetiko zuzen eta parekide baten alde eginez. 

    Azconak ziurtatu duenez, “azken garaietan erregai fosilen gehiegizko menpekotasunaren arriskuak ikusi ditugu, bai eta gatazka eta gerra askoren atzean petrolioaren kontrola dagoela ere”. “Horregatik garrantzitsua da Europaren subiranotasuna, energiari dagokionez eta segurtasunarekin eta defentsarekin zerikusia duenarekin ere”, azpimarratu du. Horregatik, Geroa Baik beste ekimen ba erregistratu du Europako erakundeak premiatuz subiranotasun hori lortzeko pausoak eman ditzaten, NATOren egungo markoaren alternatiba gisa.

    Bestalde, Azconak aurreratu du garrantzia handiko bi gai ekonomiko onartuko direla aste honetan: Irango gerraren ondorioak arintzeko laguntza-neurriak, eta superabitaren berrinbertsioa ere, horietarako, hasiera batean gutxienez, akordioa dagoelarik. Azconak gogorarazi du Geroa Baik gai estrategikoetarako inbertsioak defendatu dituela, hala nola osasungintza, industria, lehen sektorea eta Atarrabiako zubia bezalako azpiegiturak.

    Halaber, Geroa Baiko bozeramaileak Mahai Fiskala aipatu nahi izan du, Geroa Baik Mahai honen bilera eskatu baitu, ezarri beharreko zerga neurriak lantzen jarraitzeko helburuarekin. Azconak azpimarratu duenez, “Geroa Baik argi du eta erreta ertain eta txikietan begirada jartzen jarraitzearen alde egiten du”. Halaber, nabarmendu duenez, “herritarren kezka nagusiari arreta jarri behar diogu, etxebizitzari alegia”, eta gogorarazi du Gerora Baik neurri bat proposatu duela jada, ohiko etxebizitza erosteko PFEZan kenkari bat ezartzea lehen etxebizitza erosten duten 35 urtetik beherakoentzat. Gainera, industria eta lehen sektorea bezalako lehentasunezko sektoreak eta sektore estrategikoak laguntzeko helburuarekin Mahai Fiskalean beste neurri batzuk proposatuko dituztela iragarri du ere. Deflaktazio proposamenari dagokionez, Azconak azpimarratu du iaz martxan jarritako neurriekin koherentzian, deflaktazioak progresiboa izan beharko duela.

    Azkenik, II Errepublikaren aldarrikapenaren 95 urteurrena aipatu nahi izan du eledunak. Azconak azpimarratu duenez, “omenaldi eta aldarrikapen eguna da, bai eta balore errepublikarren garrantzia azpimarratzekoa ere, hots askatasuna eta jsutizia soziala”. Estatu kolpe militarraren eta jazarpen frankistaren biktima guztiak gogoratzeko ere aukera dela azpimarratu du, memoria integrala bermatuz, biktima horien guztien aitortza eta erreparazioa kontuan hartzen dituena. Elkarte memorialisten lanaren garrantzia ere azpimarratzeko eta Nafarroako Gobernuaren papera nabarmentzeko, 2015 urtetik memoriaren politika publikoen buru egon baita.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko