Abeltzaintza eredu jasangarri baten aldeko apustua berretsi du Geroa Baik
Koalizioak Foru Lege Proposamen bat erregistratu du PSN-PSOE eta Podemos Ahal Dugu taldeekin batera makroabeltegien mugaketa luzatzeko
Abeltzaintza eredu jasangarri baten aldeko apustua berretsi du Geroa Baik eta Foru Lege Proposamen bat erregistratu du PSN-PSOE eta Podemos Ahal Dugu taldeekin batera, Nafarroan behi makroabeltegiak ezarri eta handitzeko mugaketa luzatzeko helburuarekin. Gaur egun behi ustiapenek duten edukiera muga, 1250 Abere Handi Unitate alegia, 2023ko maiatzaren 30era arte mantentzeko helburua du arau honek.
Pablo Azcona koalizioko parlamentariak gogorarazi duenez, “aurreko legegintzalditik daramagu gure lurraldea makroabeltegien ereduaren aurrean blindatzeko lanean, abere ustiapenen tamaina mugatzeko orduan Foru Komunitatea Estatu mailan aitzindari bilakatuz, eta abeltzaintza jasangarriaren defentsaren bide horretan jarraituko dugu lanean”.
Geroa Baiko parlamentariak ziurtatu duenez, “makroabeltegien ereduak ez du lurraldearen kohesioan laguntzen eta ondorio sozioekonomiko larriak ditu, sektorean zein ingurumenean ondorio larriak, eta abereen osasunean ondorio larriak ere”. Era berean, “Nafarroaren oreka jasangarria sendotuko duen eredu baten” alde koalizioak egindako apustua berretsi du, “Etxaldeen Estrategiak Europako Itun Berdearen Mahaiari markaturiko aginduen ildo berean”.
Azconak ziurtatu duenez, “Nafarroan behi makroabeltegien ezarpena eta handitzea ekiditeko tresnak edukitzea beharrezkoa da”, eta koalizioaren konpromisoa agertu du “Animalien Osasun Legea aldatzeko beharrezkoak diren adostasunak bilatzeko inplikaturiko eragile guztiekin lantzen jarraitzeko”.