Adimen artifizialaren bitartez genero indarkeriaren prebentzioan aurrera egiteko azterlan bat egitea proposatu du Geroa Baik
Balizko biktimen bai eta haien erasotzaileen prebentzio eta antzematerako erabilgarria izan daitekeen tresna dela deritzo koalizioak
Geroa Bairen aburuz genero indarkeriaren aurka borrokatzeko adimen artifiziala bezalako tresnak erabili daitezke ere. Horrela jasotzen da datorren ostegunean Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran defendatuko duten mozioan, horren bitartez Foru Gobernua premiatuko dutelarik aukera hau baloratuko duen azterlan bat egin dezan, bai eta Adimen Artifizialean oinarritutako sistema bat sor dezan ere, emakumeen aurkako indarkeria kasuen prebentzioan aurrera egitea ahalbidetzeko helburuarekin.
Blanca Regúlez Geroa Baiko parlamentariak azpimarratu duenez, batzuetan, genero indarkeria kasuetan dagoen arriskuaren balorazioaren antzematerako dauden balizko tresna guztiak eduki arren, hori “ez da nahikoa”. Horrela gertatu da, adibidez, Malagan berriki jazo den kasu batean, bertan “arriskuaren balorazioa, ez zela existitzen izan zen, harreman guztian zehar ez zelako eraso fisikorik egon eta, hortaz, ez zen aldentze agindurik eman erasotzailearentzako”.
Regúlezek adierazi duenez, VIOGEN sistema, biktima batek bere erasotzailearekiko duen arriskuaren balorazioa egiteko erabiltzen dena, “ez da nahiko genukeena bezain eraginkorra, eta zenbait kasutan, ondorio latzetan amaitzen dute kasuek”. Horregatik, nabarmendu duenez “beharrezkoa da genero indarkeriaren balizko eta etorkizuneko biktimen prebentzioan eta antzematean aurrera egitea, aldi berean balizko erasotzaileak antzemanez ere”.
Horrela, Geroa Baiko parlamentariak adierazi duenez, “Adimen Artifiziala gure esku dago genero indarkeriaren prebentzioari beste modu ezberdin batean heltzeko, enfokatze berri batekin, emakumeen bizitzarako positiboak izango diren emaitza ezberdinak eskuratzeko horrela”.
Modu honetan, “asko ez badira ere, egungo eta etorkizuneko Adimen Artifiziala genero indarkeriaren aurkako borrokan eragina eduki dezakeela dioten azterlanak badira, hala nola antzemate goiztiarra eta prebentzioa bezalako alorretan, laguntza eta sorospenean, hezkuntzan, sentsibilizazio kanpainetan, interbentzioen ebaluaketan, datu forentseen analisian edo gaiaren inguruan dagoen jurisprudentzian”.
Horrela, Adimen Artifizialaren sistema berriek, datu baseen analisitik abiatuz, biktima ezberdinak arrisku maila ezberdinetan sailkatzea ahalbidetzen dutela azaldu du Blanca Regúlezek. Eta “ibilbide oso luzeko lasterketa” dela aitortu arren, “hasi beharreko lasterketa” dela gaineratu du, “ematen dugun edozein aurrerapausok, emakume batek gutxiagok bere bizitzan genero indarkeria jasatea ekarri baitezake”.
Horregatik guztiagatik, datorren ostegunean Parlamentuko Osoko bilkuran Geroa Baik ekimen hau defendatuko du, honen bitartez Nafarroako Gobernua premiatuz Nafarroan Genero Indarkeriaren prebentzioan Adimen Artifiziala ezartzeko azterlan bat burutu dezan, aldi berean Foru Exekutiboari eskatuz Nafarroan genero indarkeriaren prebentzioa lantzeko machine learning sistema bat sor dezan.
Blanca Regúlez