Itzuli

Adinekoen egoitzetan plazak hitzartzeko akordioa (Open House) berritu beharra dagoela berretsi du Geroa Baik, egungo beharretarako plaza nahikoekin eta parekidetasun irizpideak lehenetsiz

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren komunikabideei egindako adierazpenetan Kordobako trenbide istripua aipatu nahi izan du lehenik. Azconak sakonki deitoratu du hainbeste pertsonen heriotza eta Geroa Bairen doluminak helarazi dizkie hildakoen senitarteko eta lagunei. Halaber, zaurituak lehenbailehen sendatzeko bere desioa agertu du ere, bai eta atzotik lanean dauden larrialdi zerbitzuei eskerrak adierazi ere.

    Bigarrenik, datorren ostegunean Geroa Baik osoko bilkuran defendatuko duen mozioa aipatu nahi izan du koalizioaren bozeramaileak. Ekimen horrek NHEBZ sendotzea du helburu, bai eta aniztasunari arreta publiko, inklusibo eta gardena bermatzea ere. Azconaren arabera, “hezkuntza beharrek gora egiten ari duten une honetan funtsezkoa da NHEBZren papera sendotzea erreferentziazko zentro publiko moduan”. Defendatu duenez, “aniztasunaren arretari eragiten dion edozein erabaki gardentasunez hartu behar da eta indarrean dagoen araudia defendatuz”. Ekimenean, Geroa Baik Hezkuntza Departamentua premiatzen du egungo prozesua berbideratu dezan eta NHEBZko zuzendaritzarekin eta hezkuntza komunitatearekin lankidetzan egin dezala.

    Beste gai batzuen artean, Geroa Baiko bozeramaileak 2026 urterako Nafarroako Gobernuaren arau plana aipatu du ere. Azconak berretsi duenez, aurtengoa gako urtea da programa akordioari bultzada emateko, bai eta Nafarroarentzako estrategikoak diren gai garrantzitsuei ere bultzada emateko, guretzako lehentasun osokoak direlarik horiek, hala nola Industriaren Foru Legea, Osasunaren Foru Legea eta Landa Garapen eta Despopulazioaren Foru Legea. Halaber, adinekoen egoitzen (OPEN HOUSE) kontrataziorako Marko Akordioa berritzearen garrantzia defendatu du, aurten amaitzen baita. Azconak azpimarratu duenez, egoitza zentro guztientzako parekidetasun irizpideekin egin beharra dago eta egungo beharretarako hitzartutako plaza nahikoak egon beharko dira. Halaber, irabazi helbururik ez duten eta jabego publikokoak diren zentroen bideragarritasuna bermatzeko beharrezkoak diren baldintzak lortzearen alde egin du, hein handi batean, landa eremuan kokatzen diren zentroak baitira horiek.

    Azkenik, PSN, EH Bildu eta Contigo-Zurekin taldeekin batera erregistratu duten mozioari erreparatu dio Geroa Baiko bozeramaileak, horren bitartez, besteak beste, Venezuelaren egoera bide pazifikoen bitartez konpondu beharra dagoela gogorarazten delarik, elkarrizketaren bitartez, negoziazioaren bitartez eta Venezuelako herritarren borondatea bere adierazpen orotan errespetatuz, kanpoko injerentziarik gabe eta nazioarteko zuzenbidea errespetatuz. Bestalde, Irani buruzko adierazpen instituzionala aipatu nahi izan du ere. Azconak azaldu duenez, Irango herriaren emantzipazio borondatea errespetatu beharra dago, baina babestu ere bai, erregimen zapaltzaile baten menpe baitago. Era berean, mugimendu horrekin “AEBk, Israelek eta bere komunikabideetako propagandisten egin nahi duten instrumentalizazioa salatu beharra dago ere”, adierazi du Geroa Baiko bozeramaileak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko