Agoizko lantegiaren ixtea eta beste enpresa industrialen deslokalizazioa ekiditeko hartuko dituen neurriei buruz galdetu dio Koldo Martinezek Gobernuari
Senatari autonomikoak gogorarazi duenez multinazionalak sei lantegi itxi ditu Nafarroan azken urteotan eta exekutibo zentralaren aldetik laguntza publikorik jaso ote duen jakin nahi du
Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak Gobernuari zuzenduriko idatzizko galdera bat erregistratu du Goi Ganberan, Siemens-Gamesak bere Agoizko lantegia ixteko erabakiaren aurrean Gobernuak duen jarrera ezagutzeko eta jarduera industrialen etengabeko deslokalizazioak ekiditeko zein neurri hartzea pentsatzen duen ezagutzeko ere.
Koldo Martinezek gogorarazi duenez multinazionalak sei lantegi itxi ditu Nafarroan azken urteotan eta exekutibo zentralaren aldetik laguntza publikorik jaso ote duen galdetu du eta, hala bada, horien itzultzea eskatzea aurreikusten ote duen. “Lantegi industrialen etengabeko itxieren aurrean, kasu askotan, Agoizkoan bezala, gaitasun teknologikoarekin eta enpresak berak aitortutako errentagarritasunarekin, Gobernuak desertifikazio industriala eta deslokalizazioak ekiditeko planik ote duen jakin nahi dugu ere”, adierazi du Koldo Martínezek bere galderan.
Lantegi industrialen etengabeko itxieren aurrean, kasu askotan, Agoizkoan bezala, gaitasun teknologikoarekin eta enpresak berak aitortutako errentagarritasunarekin, Gobernuak desertifikazio industriala eta deslokalizazioak ekiditeko planik ote duen jakin nahi dugu
Nafarroako Parlamentuak hautatutako senatariak gogorarazi duenez, Olaf Scholz eta Bruno Le Maire Alemaniako eta Frantziako Finantza arduradunek, haien gobernuen aldetik enpresak nazionalizatzeko jarrera ere aurreratu dute jada. “Espainian azken sei urteetan baino erritmo azkarragoan enplegua suntsitzen ari den industria bezalako sektore estrategiko batean enplegua mantentzeko neurri eraginkorrik aurreikusten al ditu Exekutiboak?”, azpimarratu du Koldo Martínezek Gobernu zentralari egindako galderan.
Koldo Martínez