Ahots propiodun Nafarroa sendoa eta Europan bere autogobernua jardungo duena defendatzen du Geroa Baik
Erabakietan eskualdeei zama gehiago emango dien proiektu europarraren aldeko apustua egin du Amaia Arrizabalagak
Geroa Baik Europan presentzia edukitzearen garrantzia azpimarratu du Amaia Arrizabalaga europar hauteskundeetarako hautagaiak, horrela “Nafarroako herritarren interes orokorrak defendatzeko”. Zentzu honetan, Nafarroa subjektu politiko baten garrantzia azpimarratu du Arrizabalagak, Nafarroak bere autogobernua Europan ere jardun ahala izateko.
“Europan Nafarroaren presentzia aktiboa sendotzeko Geroa Bairen apustua” azaldu du Arrizabalagak. “Nafarroak ahots propioa eduki behar du bere lurraldea eta bere autogobernua defendatzeko, baina aldi berean lankidetzan oinarrituz, euroeskuadeko eta Europako bere inguru hurbilenari irekirik”, gaineratu du. “Eskualdeetako zein nazioarteko eztabaidaguneetan Nafarroak paper aktiboa eduki beharko du”, azpimarratu du.
Horrela, “erabakietan eskualdeei zama gehiago emango dien proiektu europarra” defendatu du Geroa Baiko hautagaiak, eta horretarako, azpimarratu duenez “garrantzia handikoa da makroeskualdeko estrategiak sustatzea eskualdeen arteko lankidetzarako tresnak sinplifikatuz, Euroeskuadeak bezalako errealitateak sustatuz eta garatuz, hots Nafarroak, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Akitania Berriak osatzen duena bezalakoa”.
Arrizabalagaren arabera “Europako pluraltasuna aitortzeak, Estatu mailan zein eskualde mailan, Estatu-nazioaren ikuspegi uniformistak gainditzea dakar”. “Horregatik eskualde edo federazio moduen aldeko gure apustua, Europako gizartearen konplexutasunarekin eta aniztasunarekin bat baitago”, nabarmendu du.
Horrela, “etengabe Madrilera begira dauden alderdien aurrean, autogobernua jarduteari uko eginez eta Nafarroaren onerako diren politikei uko eginez”, Geroa Baiko hautagaiak “Nafarroa gehiago Europan eta Europa gehiago Nafarroan” aldarrikatu ditu. “Horrela frogatu dugu, 2015 urtetik hona Nafarroako Gobernuan egindakoarekin, Nafarroak Europan parte hartzea sustatu baitugu, hainbeste urtez eta modu ulergaitzean Europatik isolatuta egon ondoren”, azpimarratu du Arrizabalagak. “Azken urteotako lanak”, adierazi du Geroa Bairen hautagaiak, “bere fruituak eman ditu, Foru Erkidegoak Europan eskualde lehiakor moduan zuen posizioa hobetu baitugu, zorroztasun, eraginkortasun eta berrikuntza irudi bat proiektatuz”. “Nafarroa Europako beste eskualdeentzako lehentasunezko kide moduan sendotuz, bere dimentsio eta bere ekosistema publiko, sozioekonomiko eta berritzailearen kalitatearengatik, pilotu proiektu berritzaileen proba eta garapen lurralde izan daitekeen lurralde garela frogatuz”, ziurtatu du.
Urrutira joan gabe, Arrizabalak azpimarratu duenez “duela aste gutxiko adibide argia dugu, ekonomia zirkularrean berrikuntzako eskualde bailaren estrategia europarraren buru jartzeko Nafarroa aukeratu zutela iragarri zutenean”. “Ekonomia zirkularraren alde egindako apustuari babes itzela, nazioarteko mailan eta maila ekonomikoan, Industria eta Kanpo Ekintzako departamentuak buru izan dituen proiektu baten bitartez, eta azpimarratzekoa da Geroan Baik zuzentzen dituela bi departamentu hauek”, amaitu du adieraziz Geroa Bairen hautagaiak.