‘Aita Mari’ ontziaren tripulazio eta bidaiarien segurtasuna bermatzeko neurrik hartu duen galdetu dio Martínezek gobernuari
Nafarroako senatari autonomikoak ekimen bat aurkeztu du Goi Ganberan itsasontzi horren egoera ezagutzeko, 40 pertsona erreskatatu ondoren “diruenez ez baitu ez Maltaren ez Italiaren aldetik porturatzeko baimenik jaso”
Koldo Martínez Nafarroako senatari eta Geroa Baiko kideak ekimen bat erregistratu du Aita Mari salbamendu ontziaren egoera zein den ezagutzeko, orain dela lau egun Maltako uretan 40 pertsona inguru erreskatatu zituela jakin ondoren, eta “dirudienez ez baitu ez Maltaren ez Italiaren aldetik porturatzeko baimenik jaso”.
Martínezek ekimenaren argudiaketan gogorarazi duenez, Nafarroako Parlamentuak 30.000 euro jarri zituen 2020ko Aurrekontuen partida berri batean Aita Mari itsasontziaren espedizioak diruz laguntzeko, Mediterraneoan migratzaileen salbamendurako lanak bultzatzeko helburuarekin.
Horregatik, Nafarroako senatariak Espainiako Gobernua itaundu du “espainiar bandera duen ontzi honekin kontakturik eduki duen” jakiteko; “Aita Mari ontziko tripulazio zein erreskatatutako pertsonen segurtasuna bermatzeko neurrik hartu” ote duen; eta azkenik, “Aita Mari ontziari porturatzeko portu segururik eskaintzeko asmorik” ote duen.
Koldo Martínez