Aldaketaren indarrek Euskararen Legea aldatzea proposatu dute horrela eskatu duten udalerriak eremu euskaldunera pasatzeko
Geroa Bai, EH Bildu, Podemos Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak Euskararen foru legea aldatzeko proposamen bat erregistratu dute Nafarroako eremu mistoan horrela eskatu duten udalerriak sartzeko, haien udalek hala eskatuta.
Zehazlo, eremu ez euskaldunetik eremu mistora Abaigar, Aibar, Ameskoa Beiti, Antzin, Artazu, Cabredo, Zirauki, Mendigorria, Murieta, Villatuerta eta Zuñiga pasako lirateke.
Proposamenaren arabera, eremu mistoa automatikoki hedatzeko aukera egongo da Noain-Elorzibar udalerriaren kasuan, “beti ere, aurretiaz gehiengo osoz onartzen badu udalbatzak, adostasun hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko delarik adostutako indarrean sartzeko”
Ekimen honen zioen azalpenean, laukoak adierazten du 1986ko euskararen legeak hizkuntza eremu ezberdinak osatzen zituzten udalerriak zerrendatzeko irizpide soziolinguistikoak eta politikoak erabili zituela, “orduan legebiltzarrak zuzenak iritzi zituen eta 2010ean aldatu zen, arrazoi berdinak erabiliz”.
Jarraian azaltzen du “araubide hori egin zenetik hogeita hamar urteren ondoren eta azken aldaketa honen ondoren 7 pasa direnean, nabaria da errealitate soziolinguistikoaren bilakaera bat eman dela Nafarroan eta botere publikoek erantzuna eman behar diote”.
Geroa Bai, EH Bildu, Podemos Ahal Dugu eta I-Ek diote “egoera hau agerikoa dela gaur egun eremu ez euskaldunean dauden Foru Komunitateko udalerri zerrenda batek duen eskaera sozialean, azken hilabeteetan bere udalbatzetako akordioen bidez ikusten ari denez, eremu mistoan sartzeko lege ekimenak egin daitezen eskatzen baitute indarrean dagoen hizkuntza zonifikazioa mantentzen den bitartean, euskara bere udalerrietako hizkuntza propioa dela aldarrikatzen baitute”.
Horregatik, lege proposamenak “eremu mistoa udalerri hauetara zabaltzea nahi da bere udalek horrela onartu dutelako, horrela egungo euskararen legea administrazio eta hizkuntza errealitatera egokituz”.