Alokairuzko etxebizitzen parke publikoa handitzera bideraturiko politikak areagotzearen alde egin du Geroa Baik
Navarra Social Housing planaren bigarren fasea artikulatzea proposatu du Mikel Asiain parlamentariak
Alokairuzko etxebizitzen parke publikoa handitzera bideraturiko politikak areagotzearen alde egin du Geroa Baik, promotore pribatuekin egindako hitzarmenei alternatiba moduan, eta horretarako Navarra Social Housing planaren bigarren fasea artikulatzea proposatu du.
Mikel Asiain parlamentariak ekimen bat erregistratu du Foru Ganberan, horrekin Nafarroako Gobernua premiatuz “lurzorua azalera eskubide erregimenean laga dezan, enpresa promotoreek babestutako alokairuzko etxebizitzak sustatu ditzaten, beti ere jabetza publikokoak diren lursailetan, modu horretan lurzorua faktore espekulatibo bihurtu ez dadin”.
Ekimen horretan gainera, Geroa Baik proposatu du “inbertsioaren amortizazio epea amaitzean, ondarearen jabetza Gobernuari itzultzeko aukera egon dadila, bi honetatik ere etxebizitza parke publikoa handitu ahal izateko”.
Asiainen aburuz, “etxebizitza duina edukitzeko eskubidea elementu subjektibo izatera pasa zen 2018ko Etxebizitza Legea abian jarri zenean, baina oraindik eman beharreko pausoak daude, agerian geratu baitzen familia askok haien etxebizitza galtzeko arriskuan geratu zirenean prezioetan gorakadak planteatu zirenean”.
Zentzu honetan, Geroa Baiko parlamentariak gogorarazi duenez, “egoera honen gibelean, babestutako alokairuzko etxebizitzen aurreko pribatizazio eredua dago, kalifikazio epealdi baten ondoren merkatu librera pasatzen baitziren, familia errentariak babesgabe utziz”. Era berean, “2015 urtetik honi etxebizitza alorrean bai Nafarroako Gobernutik bai eta Parlamentutik ere bultzatu dugun paradigma aldaketa” nabarmendu du.
“Herritarrak zinez biziko diren etxebizitzak behar direla uste dugu, ez espekulazio elementu moduan, onura handiak modu azkarrean lortzeko merkatal objetu moduan alegia”, ziurtatu du Asiainek. “Horren adibide da Navarra Social Housing alokairuzko plan publikoko promozioen arrakasta, 500 etxebizitzekin, horietatik ia 200 jada amaitu direlarik, haien helburua alokairu lorgarriaren eskaerari erantzuna ematea baita, babestutako alokairuaren sustapenean erabateko aldaketa emanez”, amaitu du adieraziz Geroa Baiko parlamentariak.