Altsasuko gazteen kasuan Auzitegi Gorenak proportzionaltasun eza mantendu izana deitoratu du Geroa Baik
Geroa Baik deitoratu duenez, “Auzitegi gorenak Altsasu kasuan neurrigabetasuna mantentzen jarraitzen du, Auzitegi Nazionalak ezarritako kondenak arindu arren”. “Auzitegi Gorenaren sententziak berak agerian uzten du kasu hau hasiera hasieratik inguratu duen neurrigabetasuna, diskriminazio larrigarriak aitortzea ukatzean, ez eta autoritateari atentatuaren delitu kasuan gailentasun abusurik ere aitortzea ukatzean, bai eta salatutako bi lagunei lesio delituetako batzuk deuseztatzean frogarik ez zelakoan”, azpimarratu du koalizioak.
Halaber, Geroa Baik nabarmendu duenez “Goi Auzitegiak berriro ere agerian uzten du ez zela inoiz terrorismorik egon”, koalizioak hasiera hasieratik aldarrikatu zuen moduan alegia, eta hortaz “kasu hau, zalantzarik gabe, Nafarroako Auzitegian epaitu behar izango litzateke”.
Koalizioaren iritziz “kondenen arintzea eman den arren, proportzionaltasun printzipio eza agerikoa da, espetxe urte ugariko zigorrak baieztatu baitira jurisdikzio arruntean askoz ere txikiagoak diren zigorrekin konpontzen diren bitartean”.
Azkenik, Geroa Baik bere babesa agertu nahi die “espetxeratutako gazteei eta haien familiei, bai eta Altsasuko herri osoari ere, urteak baitaramatza justizia eta proportzionaltasuna eskatzen”.