Itzuli

Altsasuko Geroa Baik irmotasun osoz gaitzesten ditu azken astean herrian egindako margoketak

    Javier Ollo Javier Ollo

    Altsasuko herria geroz eta gehiago pairatzen ari da ezker abertzalearen sektore desberdinen arteko liskarrak, eta horren adibide da aurrez aurre dauden bi sektoreen estrategia, margoketen bidez espazio publikoa batzuk besteek baino gehiago “kontrolatzen” dutela erakustea duten estrategia.   

     

    Azken aste honetan ere horren adibide garbia jasan dugu berriro, alde batetik Ernaik -EH Bilduren barruan dagoen Sortu alderdiaren gazteria- eta bestetik Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) egindako margoketekin, eraikin pribatu zein publikoen fatxadetan eragin larria izan dutelarik. Zenbait kasutan, harrizko fatxadetan margoketak egin dira, zeinen ezabaketa ekonomikoki oso garestia den. 

     

    Sakanako hainbat udalerritan geroz eta nabariagoa den liskar baten aurrean gaude, eta Altsasun herritarren gehiengo argi batek pairatzen du. Herritarrek etengabe ikusten eta pairatzen dute beren herriaren irudiari eragiten dioten margoketak. 

     

    Geroa Bai-k euren aldarrikapen legitimoak herri osoaren ondareari kalterik egin gabe azaltzea exigitzen die bi talde hauei. Izan ere, altsasuarreek  ez dute jasan behar herria etengabe margotzen eta kaltetzen duten ekintzen jomuga izatea, adierazpen askatasunaren idei oker bati erantzuten diotenak hain zuzen. 

     

    ​Geroa Bai-k Altsasuko Alkatetzan dagoenetik egin duen bezala, egindako margoketak ahalik eta lasterren ezabatuko dira.

    Izena eman gure buletina jasotzeko