Altsasuren izen ona defendatu du Senatuan Koldo Martínezek hura estigmatizatu nahi izan dutenen aurrean
Senatari autonomikoak bere herritarren eta bere alkate Javier Olloren irmotasun demokratikoa nabarmendu ditu
Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako Senatari autonomikoak Altsasuko herriaren eta bere alkate Javier Olloren izen ona irmoki defendatu ditu Goi Ganberan, orain lau urte jazotako gertakari tamalgarrien ondoren herri hau estigmatizatu nahi izan dutenen aurrean.
Gaur Justizia Batzordean agerraldia egin duen Segurtasunerako Estatu Idazkariaren aurrean Koldo Martínezek gogorarazi duenez, bere formakuntzak, Geroa Baik alegia, berehala gaitzetsi zituen bi guardia zibilek eta haien bikoteen jasandako erasoak eta aldi berean deitoratu du, “interes faltsu, politiko eta mediatikoengatik, batzuk besteen aurkako gorrotoan bizitzen zen hiria bihurtu nahi izan dutela Altsasu”. “Guk hasierako unetik salatu genuen manipulazioa eta gezurra -gaineratu du-, gezurra delako eta gorrotoa sustatzea besterik egiten ez duelako”.
Senatari autonomikoak gogorarazi duenez, Altsasuko Udalaren buruan Geroa Baiko kide den Javier Ollo dago, gehiengo osoa duelarik eta hiru altsasuarretik biren botoa jaso zuelarik. “Hauteskunde emaitza hori bizikidetzaren eta askatasunaren aldeko apustuaren froga ardia da”, gaineratu du Nafarroako senatari autonomikoak.
Koldo Martínezek Javier Ollo alkatearen kudeaketa goraipatu du, eta gogorarazi duenez “joko politikoaren txotxongilo bihurtu nahi izan zuten eta modu bikainean jakin izan zuen aurrera irteten, demokrazia, askatasuna eta bizikidetza defendatuz”.
“Altsasuren izen ona aldarrikatu nahi dut hemen eta bere herritarrak defendatu ere, manipulazio guzti hauei modu zeharo demokratikoan aurre egiteko gai izan baitzen. Eta bere Udala eta buru duen alkate Javier Ollo defendatu ere. Altsasun ezberdinen arteko integrazio eta bizikidetza adibide izan da urtetan zehar”, ziurtatu du Koldo Martínezek.
Koldo Martínez