Amaia Arrizabalaga izango da europar hauteskundeetako Geroa Bairen hautagaia
Koalizioa datorren ekainaren 9ko hauteskundeetan egongo da Europa Solidarioaren Aldeko Koalizioa (CEUS) hautagaitzaren bitartez
Geroa Bai (EAJ PNV - Geroa Sozialberdeak eta Atarrabia Taldea) datozen europar hauteskundeetan hartuko du parte Europa Solidarioaren Aldeko Koalizioa (CEUS) hautagaitzaren baitan. Nafar koalizioa osatzen duten alderdiekin batera Coalición Canaria eta Proposta per Les Illes de Baleares formakuntzek hartzen dute parte datorren ekainaren 9ko hauteskundeetarako hautagaitzan.
Amaia Arrizabalaga Idiaquez izango da Geroa Bairen hautagaia Europako Parlamenturako hauteskundeetan. Lazkaon (Gipuzkoa) 1969an jaioa, Tuterara joan zen bizitzera 9 urterekin eta gaur egun Iruñean bizi da. Zinpeko itzultzaile interpretea da eta Letra Modernoetan diplomaduna Cluny I.S.E.I.T.-an eta Itzulpengintzan eta Interpretazioan diplomaduna Madrilgo Unibertsitate Europarrean. Ingelera, frantsesera eta euskara hitz egiten du. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren Kabinete buru izan da (2019-2023) eta gaur egun Geroa Bairen parlamentu taldearen laguntzailea da.
Geroa Baik datozen europar hauteskundeen garrantzia azpimarratu nahi izan du eta “gure egunerokoan eragina duten politikak asko” direla eta “Europar Parlamentuan Europako Kontseiluarekin batera erabakitzen direla” gogorarazi du. Koalizioak nabarmendu duenez “garrantzia bereziko une batean gaude, benetako arrisku bat baitago, ultraeskuinaren gorakada alegia, eta hauteskunde hauetatik sortuko diren Europako Parlamentuak eta Kontseiluak erabakiko baitute zer nolakoa izango den etorkizuneko Europa eta bere papera”.
“Horregatik da hain garrantzitsua Nafarroak Europako Parlamentuan ordezkaritza izatea, Europa sozial, feminista eta pertsonak erdian jarriko dituen ahots propioarekin, eta bazterkeriaren eta desparekotasunen aurrean askatasunak eta eskubide sozialak bermatuko dituena”, amaitu du adieraziz.