Amaia Arrizabalaga: “Nafarroaren ahotsa Europan entzuteko lanean jarraituko du Geroa Baik”
Amaia Arrizabalaga europar hauteskundeetarako Geroa Bairen hautagaiak ziurtatu duenez, igande honetan Geroa Baik, Ceus koalizioaren baitan aurkeztu dena eserleku bat lortuz, “Nafarroaren ahotsa Europan entzuteko lanean jarraituko du”.
Arrizabalagak ziurtatu duenez “bagenekien ez zirela hauteskunde errazak Geroa Bai bezalako formakuntza batentzako, bere ekintza-esparrutzat Nafarroa soilik duen formakuntza bakarra baikara”. Hala ere, “pozik gaude emaitzekin, Nafarroak ordezkari bat edukiko baitu Bruselan, Oihane Agirregoitia, hark egingo baitu Nafarroaren interes orokorraren defentsa”.
“Izaskun Bilbaok egin izan duen modu berean, Europara Nafarroaren eta bere kezken defentsa zorroztasunez eta bermeekin eramateko gai izango den ahotsa”, azpimarratu du.
Era berean Arrizabalagak deitoratu du europar hauteskundeak “herritarrengandik urrunegi daudela, nahiz eta gure egunerokoarekin zer ikustekorik duten erabaki ia guztiak Europan erabakitzen diren arren”. “Hauteskunde hauek ekarri duten iskanbila eta polarizazioa deitoratzen dugu ere. Gizarteari benetan axola zaionari buruz hitz egiteko aukerarik eman ez duen iskanbila. Eztabaida lokaztu asko eta Europara begira, positiboan eta modu eraikitzailean egindako proposamen gutxi”, adierazi du.
Hala ere, nabarmendu duenez “Geroa Baik bertan egon nahi izan du, erraza izan ez arren, erantzukizunagatik eta konpromiso politikoagatik”. “Eta proposamen serio, sakon eta landuekin egin izanaren harrotasunarekin gainera. Europan Nafarroaren ahotsa entzuteko lanean jarraituko du Geroa Baik, Foru erakundeetan eta Europar Batasunean gure komunitateak dituen ordezkaritza organoetan egingo duen modu berean alegia. Eta anbizio osoz eta konbentziturik egingo du, 2015ean ekindako bideari jarraituz”, azpimarratu du.