Amaia Jaurrieta Osés izango da Tafallako alkatetzarako Geroa Bairen hautagaia
Tafalla hobetzeko lanean jarraitzeko bere konpromisoa agertu du Jaurrietak, bertako irisgarritasuna hobetuz, bere alde zaharra berreskuratuz eta alokairuko etxebizitzaren beharrari aurre eginez
Amaia Jaurrieta Osés (Tafalla, 1949) Tafallako Udaleko alkatetzarako Geroa Bairen hautagaia izango da berriro ere. 2019ko udal hauteskundeetan Tafallako Udalean sartu zen eta Hirigintza zinegotzi izan da legegintzaldi honetan.
Amaia Jaurrieta Osés arkitektoa da, Hirigintzan espezializatua. Nafarroako Unibertsitatean ikasi zuen eta Tafallan jardun du bere lana.
Jaurrietak bere koaliziokideei eta bizilagunei bere esker ona agertu die “Udaletik, hau da, erakunde hurbilenetik, Tafalla hobetzen jarraitzera animatzeagatik”. Alkategai moduan aurkezteko egin den ekitaldian, Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzarako hautagaia ere egon da, bai eta herriguneko beste kide eta parlamentu taldeko kideak ere.
Amaia Jaurrietak azpimarratu duenez, “Zidakoseko Hiriarentzako duela lau urte jarri genituen erronketan lanean jarraitzeko beharra dagoela uste dugu Geroa Bain”. “Bertakoentzako eta bisitarientzako Tafalla atseginago bat sortzen jarraitu beharra dago, irisgarritasuna hobetuz eta alde zaharra berreskuratuz, bai eta alokairuko etxebizitzaren beharrari aurre eginez”, nabarmendu du.
Koalizioaren hautagaiak azaldu duenez, “mendekotasun energetiko txikiagoa lortzeko diseinaturiko planak gauzatzea, energia garbi eta jasangarriak sortzeko sistemak ezarriz, eta industria alorrean hasitako lanak amaitzea, Nafarroako Erdialde eskualdera ekonomia zirkularreko enpresak erakarriz, Geroa Bairen lehentasunak dira”.
Halaber, “Turismo Digitaleko plan bat martxan jartzearen alde” egin du Jaurrietak, bai eta “Erdialde Eskualdeko Partzuergoaren ekintza planen baitan hori garatzea ere”. Bestalde, “Tafallarentzako eta Erdialde Eskualdearentzako kirol Plan bat” sortzearen aldeko apustua egin du, “beste eskualdeetan egiten ari diren eta gure Hiriaren antzekoak diren eszenatokietan emaitza positiboak ematen ari dituzten ekintzak hemen eginez”.
Era berean, “hizkuntza propioen sozializazioaren aldeko planen diseinu eta garapenarekin” bere konpromisoa agertu du, “Euskararengan interes berezia jarriz, Euskarabideak babestutako proiektuen bitartez”.
Nafarroako Erdialde Eskualdeari dagokionez, “Tafallako Hiriaz haratago doan ideia” baten alde egin du Amaia Jaurrietak, “gure eskualdeko udalerri guztiak kontuan hartuz, eta eskualde guztiaren dinamizazioan islaturik egon behar duena, modu banakatuan eginez, udalerri ezberdinen artean sinergiak mesedetuz eta horiek sortuz, marka propio bat sortuz, hurbilekoaren balioari dagokionez, eta kolektibo moduan dugun indarrari dagokionez ere”:
“Horretarako nahitaezkoa da -azpimarratu du Geroa Bairen alkategaiak- Tafalla Erdialde Eskualdean biztanle gehien dituen udalerri moduan ikustea, bai eta gainontzeko udalerrien beharrizanei erantzuteko eta haiek eskatzen dituzten ekimenen lidergoan egoteko konpromisoa har dezan gure Hiriak”, defendatu du Jaurrietak.
GEROA BAIREN PARLAMENTU TALDEAREN INBERTSIOAK
Legegintzaldian zehar, Jaurrieta zinegotziarekin batera egindako lanaren bitartez eta koalizioaren Tafallako herrigunearen lankidetzarekin, Geroa Bairen parlamentu taldeak inbertsio ezberdinak bultzatu ditu Tafallan Nafarroako Aurrekontu Orokor ezberdinei aurkeztutako zuzenketen bitartez.
Zentzu honetan, segurtasuna hobetzea, irisgarritasuna hobetzea eta Tafalla atseginagoa egitea lehentasunak izan dira eta, horregatik, 2021ean, 2022an eta 2023an parlamentu taldeak partida ezberdinak sartu ditu Nafarroako kontu orokorretan hiriko arkitektura oztopoak deuseztatzeko eta zebrabide ugari seinaleztatu eta argiztatzeko, osotara 185.000 euroko inbertsioa burutu delarik.
Gainera, 2020ko Aurrekontuetan, Geroa Baik 95.000 euroko zuzenketa bat bultzatu zuen EH Bildurekin batera Kulturgune inguruko sarbideak eta aparkalekua hobetzeko proiektua egiteko; eta 2021ean bi formakuntzek ere 50.000 euroko partida bat sartu zuten kontuetan Berdesia lurralde garapenerako eta hiri eraldaketarako proiektua hasteko.