Itzuli

Antsoaingo Geroa Baik 60.000 euroko zuzenketa bat lortu du Lerin kaleko korridore berdea hobetzeko

    Antsoaingo Geroa Baik Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 60.000 euroko zuzenketa bat sartzea lortu du, Lerin kaleko korridore berdea egokitzeko lanetarako, udalerriarentzako proiektu estrategikoa den honetan aurrera egiteko ekintza garrantzitsua baita. Zuzenketa hau, Idakin irisgarritasuna hobetzeko eta beste obrak burutzeko beste ekintzei gaineratzen zaie.

    60.000 euroko partida honekin oinezkoentzako pasabideak goratuko dira, oztopoak deuseztatuko dira, seinaleztapena hobetuko da eta landareak jarriko dira, bide segurtasuna eta irisgarritasuna sendotuz Antsoaingo errepide nagusienetako batean. Ekintza hau Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Planaren baitan kokatzen da.

    Antsoaingo Geroa Baik nabarmendu duenez “ekimen honek frogatu egiten du gure taldeak udalerriaren lehentasunak Foru Aurrekontuetara helarazteko duen gaitasuna, bai eta herritarren egunerokoa hobetzen duten baliabide zehatzak lortzekoa ere”.

    2026ko Udal Aurrekontuei babesa

    Bestalde, Antsoaingo Geroa Baik azaldu du udal taldeak 2026 urterako Antsoaingo Aurrekontuak babestu dituela, 12 milioi euroko Aurrekontuak izanik, udalerriarentzako garrantzitsuak diren inbertsioak jasotzen baititu. Horien artean, berdintasunera eta euskarara bideraturiko partiden areagotzea azpimarratu du Geroa Baik, bai eta kultura, hezkuntza eta zaintzen politiken sendotzea ere.

    Alor honetan, sukalde komunitario bat egiteko azterlana eta balizko egokitzapena burutzeko inbertsioa nabarmentzen da, honek eskola publikoari zerbitzua emanez, bai eta haur eskolari eta jantoki komunitarioari ere, modu honetan udalerriko zaintza sarea sendotuz.

    Halaber, udal eraikinak hobetzeko apustua modu positiboan baloratu du koalizioak, bereziki kirol instalazioei dagokienez eta eskolari zein polikiroldegiari zerbitzua ematen dion toki estaliari dagokionez. Konpromiso honi dagokionez, Geroa Baik gogorarazi du pasa den legegintzaldian 60.000 euroko beste zuzenketa bat lortu zuela Idakin neguko igerilekuen estalkia aldatzeko, bai eta 32.000 euroko beste bat Idakin bertan irisgarritasuna hobetzeko beste ekintzak burutzeko.

    Izena eman gure buletina jasotzeko