Atarrabia-Geroa Bai-k merkatarientzako planteatu zituen laguntzak behin betiko onartu dira
Udal taldeak jada maiatzean eta ekainean aurkeztu zituen 400 eta 600 euroko partidak Antolaketa Batzordean ikertu ondoren aurrera atera dira
Arratsalde honetan bertan egindako osoko bilkuran, Atarrabia-Geroa Baik jada maiatzean eta ekainean aurkeztu zituen merkataritzarako laguntza proposamena onartu du Atarrabiako Udalak, 400 eta 600 euroko partidak jasoz.
Koalizioak azpimarratu duenez “Udal diru-kutxarako esfortzu handia dela badakigu, pandemiak sortutako gastuen eta diru-sarreren murrizketa egonik gainera, horrexegatik eskatu genuen apirilean honakoa aztertzeko txosten bat. Baina laguntza hauek arduratasunez planteatu ditugu, superabita, diru-kuxa soberakina eta exekutatuko ez diren partidak bezalako ‘erreserbak’ ditugula kontuan hartuz, hots festetarako partidak. Horretaz gain, Nafarroako Gobernuaren aldetik dugun diru-laguntza berezia dago, pasa den ekainean Parlamentuan onartua, osotara 25 milioi eurokoa eta Atarrabiari 200.000 euro egokituz”.
Atarrabia-Geroa Baik halaber nabarmendu duenez, “gure udalerriko merkatarien artean burututako ikerketan antzeman diren beharrizanen gainean Kamirako teknikariek emandako datuez gain, gure aburuz ez-ohiko garaietan ez-ohiko laguntzak jasotzeko aukera ematen diegu gure udalerriko merkatari eta enpresa txikiei. Merkatari bakoitzak, enpresari bakoitzak erabakiko du laguntza eskatzen duen edo ez, baina Udaletik, hurbilen duten erakunde publikotik, baliabide hori haien esku jarriko da”.
Koalizioak, amaitzeko esan duenez “agerikoa da honek ez duela merkataritza krisialdialditik aterako, baina zalantzarik gabe lagungarria izango da, Nafarroako Gobernuak emandako laguntzei gehituz. Haien digitalizaziorako, marketing kanpainentzako, elkarteak sortzeko zailtasun handiak dituzten une hauetan arnasbidea izan daiteke hau. Azken finean, bizitzen ari dugun egoera larri honi aurre egiteko irtenbide partzialak gutxienez bilatzea”.
Mikel Asiain