Apustu etxeen aurkako manifestaldiarekin bat egin du Geroa Baik eta herritarrak bertan parte hartzera animatu ditu
Bihar 18:00etan Gaztelu Plazatik abiatuko den apustu etxeen aurkako manifestaldiarekin bat egin du Geroa Baik eta herritarrak bertan parte hartzera animatu ditu, gizartearen sektore ahulenengan horrenbesteko eragina duen arazo honi ikusgarritasun handiagoa emateko.
“Apustu etxeek azken urteotan eduki duten hazkunde esponentzialak asko kezkatzen gaitu, zenbakien atzean benetako arazo bat duten pertsonak baitaude”, azpimarratu du Blanca Regúlez Geroa Baiko parlamentari eta apustu etxeak arautzeko parlamentuko ponentzian koalizioaren bozeramaileak. Geroa Baiko parlamentariak gogorarazi duenez “Nafarroako Parlamentuan denbora luzea daramagu arazo honen inguruan lan egiten duten eta adikzio honek dakarren drama egunero bizitzen duten taldeekin lan saioak egiten”.
“Erakundeetatik egiten den lana kaleko aldarrikapenekin lagundu beharra dago, herritarrak arazo larri honen gainean kontzientziatu eta sentsibilizatu ahal izateko. Horregatik, apustu etxeen aurkako plataforma ezberdinek ildo honetan hilabete ugaritik hona egiten ari duten lana aitortu nahi dugu”, amaitu du.