Arartekoak Gimenori (PSN) egindako kritikek Hezkuntza arloan alderdi batzuen oposizio kaxkarra irudikatzen dutela nabarmendu du Geroa Baik
Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentaria Arartekoak egindako idatzia aipatu du, bertan Carlos Gimeno parlamentari sozialistaren adierazpenak gaitzetsiz, erakunde horrek Hezkuntzako zerrenda bakarren gainean izandako jardueraren gaineko iritziak baitira. Martínezek ziurtatu duenez “parlamentuko jarduera zuzenak erakundeei errespetu minimo bat edukitzea eskatzen du”, eta “oso larritzat” jo du “Arartekoa bezalako erakunde baten objektibotasuna eta inpartzialtasuna erasotzea eta zalantzan jartzea, komenigarritasun politiko hutsagatik”.
“Modu zeharo tamalgarri eta onartezinean pasa den Parlamentuko ohorearen marra bat dago. Arartekoaren erantzuna zeharo justifikaturik dago eta alderdi batzuek egiten ari duten oposizio baxua irudikatu du, bereziki Hezkuntza bezalako alorretan”, azpimarratu du.
Zentzu honetan, Martínezek oposizioko formakuntza politikoei deia egin die “behingoz positiboan lan egin dezaten eta hiritarren bizitza hobetzeko proposamenak egin ditzaten”. “Utz itzazue zuen alderdi interesak eta has zaitezte nafarron interes errealetan pentsatzen”, gaineratu du.
Azkenik, eledunak ziurtatu du “Geroa Baik Arartekoak nafar hiritarren interesen alde egiten duen lan garrantzitsua babesten du, oso beharrezkoa den lana eta zalantzarik gabe inpartzialtasunari, objektibotasunari eta independentziari errespetu osoz egiten delarik”.
Koldo Martínez