Itzuli

Ardurapeko seme-alabengatiko prestazioa sortzeko proposamena balioetsi du Koldo Martínezek eta Geroa Baik jada planteatu zuela adierazi du

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako Senatari autonomikoak bere poza agertu du Ione Belarra Gizarte Eskubideetako eta 2030 Agendarako ministroak ardurapeko seme-alabengatiko prestazio bat sortzea planteatu izanarekin, Geroa Baik jada proposatu zuen modu berean.

    Martínezek azaldu duenez, maiatzean proposamen hori bera mahaigaineratu zuen Haurren Pobreziaren aurkako Borrokarako Gobernuaren mandatariak Goi Ganberan egindako agerraldian eta ondoren, ekaina hasieran, legez besteko proposamen bat erregistratu zuen zentzu horretan bertan.

    “Ernesto Gasco mandatariaren agerraldian azpimarratu nuen moduan, haurtzaroari eta familiari bideratutako politikak gure Ongizate Estatuko ahaztu handiak dira eta beharrezkoa da Europarekin parekatzea haurren hazkuntzare laguntzei dagokienez. Planteatzen dugun prestazioak 700.000 haur txirotasunetik ateratzen lagunduko du, bai eta aukera berdintasuna bermatzeko gai izango den haurtzarorako politika baten oinarriak ezartzen ere”, ziurtatu du Koldo Martínezek.

    Geroa Bairen proposamenak, Goi Ganberako Familia, Haurtzaro eta Nerabezaroaren Eskubideen Batzordean mozio bidez berriro aurkeztu den honek, ardurapeko seme-alabak dituztenentzako hilabeteko 100 euroko prestazio unibertsala proposatzen du, PFEZ-eko familiagatiko zerga-onurekin bateraezina izanik eta familien esku utziz aukera bat edo beste aukeratzea. Izera unibertsala izango luke.

    Martínezek nabarmendu duenez, Ione Belarra ministroak “Geroa Baik proposaturiko prestazioaren izaera unibertsalarekin bat egiten du, baina oraindik ez du prestazioaren zenbatekoa zehaztu, Gobernuari helaraziko diolarik 2022ko Aurrekontu Orokorretan sar dezan”. “Ione Belarraren adierazpenak itxurakeria hutsean ez geratzea espero dut, bai eta Gobernu osoak neurri hau onar dezan. Espainia Europar Batasuneko bigarren herrialdea da haur pobreziari dagokionez eta egoera hau leheneratzeko neurri sendo eta tinkoak beharrezkoak dira”, ziurtatu du Geroa Baiko senatariak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko