Itzuli

Arrazoi pertsonalak direla eta, Amaia Jaurrieta Osés, Tafallako Geroa Baiko zinegotziak bere zinegotzi akta utziko du

Geroa Baik bere eskerrik beroenak eman nahi dizkio Jaurrietari udalean egindako lanagatik eta erakutsitako arduragatik

    Amaia Jaurrieta Osés (Tafalla, 1949) Tafallako Udalean Geroa Baiko zinegotziak bere zinegotzi akta utziko du datorren ostegunean, arrazoi pertsonalak medio. Jaurrieta, arkitektoa eta Hirigintzan espezializatua, 2019 urteaz geroztik izan da zinegotzi. 

    Geroa Baik bere “eskerrik sakonena eta beroena” agertu nahi dio Jaurrietari urte hauetan zehar egindako lanagatik eta hartutako arduragatik. Koalizioaren arabera, “2019 urteaz geroztik Hirigintza zinegotzi izandakoak, Tafallako herritarren ongizatearekin konpromiso sakona erakutsi du eta hiria hobetzeko nekaezin aritu da lanean”. Koalizioak azpimarratu duenez “benetako pribilegioa izan da bere pasio eta ezagutza gurekin elkarbanatu izana, bai eta Tafallako Udalean Geroa Bairen baloreak berak ordezkatu izana ere”. 

    Zinegotzi aktari utzitakoan Oska Oca izango da Jaurrietaren ondoren zinegotzi izango dena. Oca, 51 urtekoa, 15 urtetan zehar aritu da informatikari lanetan, 10 urtez industria alorrean eta gaur egun 7 urte daramatza langile autonomo moduan, gizarte zerbitzuetan espezializaturik. Tafallako bizitza kultural eta sozialari oso lotua, saskibaloi entrenatzailea izan da Tafallan hiru hamarkadetan zehar, bai eta Tafallako Kirol Patronatuko kidea garai ezberdinean eta Nafarroako Saskibalio Federazioko Asanbladako kidea ere. 

    Oskar Ocaren esperientzia profesionalak, kirolaren bitartez eta gizarte zerbitzuetan burutzen duen lanaren bitartez komunitatean duen inplikazioari gaineratuz, herritarrek dituzten beharrizanen gaineko ikuspegi hurbil eta errealista ematen dio. “Gizarte inklusioa mesedetuko duten politikak sustatzeko konpromisoa” agertu du Ocak Tafallako Udalean zinegotzi izateko egun gutxi falta direnean, aldi berean gaineratuz “Tafalla atseginagoa eta bertakoentzako zein bisitarientzako erakargarriagoa” sortzen jarraitu nahi duela, bai eta “menpekotasun energetikoa murrizten jarraitzeko lan egin, energia berri eta jasangarriak ekoizteko sistema ezarriz”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko