Itzuli

Artazako kanpinean izandako lan istripuan hildako langilearen heriotza deitoratu du Geroa Baik

    Geroa Baik Artazako Urederra kanpinean erregistraturiko lan istripu berrian gertatutako heriotza sakonki deitoratu du. 55 urteko gizonezkoa zendu da, grua kamioi batean zegoela 10 metroko garaieratik erori ondoren.

    Koalizioak bere “elkartasuna eta babesa” helarazi nahi dio hildako langilearen senitartekoei, bai eta bere lagun eta lankideei ere.

    Geroa Baik bere “kezka” agertu du “lan istripuen tasaren bilakaeraren aurrean”, eta “gaurkoa Nafarroan astebete igaro baino lehen lan istripuan erregistratu den bigarren heriotza” dela nabarmendu du.

    Koalizioaren aburuz, “lan arriskuen prebentzioa enpleguaren kalitatearen bektore nabarmenetako bat izan behar du, eta horregatik nahitaezkoa deritzo “prebentzioaren kultura maila guztietan bultzatzea, bai eta alor honetan nahasturik dauden eragile guztien lankidetza ere, gaitz honi denok batera aurre egiteko”.

    Halaber, “lan osasun eta laneko segurtasunari buruzko kanpainak bultzatzen jarraitzearen” alde agertu du Geroa Bai, eta “lan arriskuen prebentziorako arauen betetzea eskatzearen garrantzia” azpimarratu du.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko