Asironek Gobernuari Salestarren proiektua geldiaraztea eskatzea kritikatu du Geroa Baik, Udalak birpartzelatze lizentzia sinatu duen bitartean
Joseba Asiron Iruñeko alkateak Nafarroako Gobernuari Salestarren orubeko partzelen enkantean geldiaraztea eskatu izana kritikatu du Geroa Baik, orain dela hilabete batzuk Udalak birpartzelatze lizentzia sinatu baitzuen, modu honetan proiektu honen tramiteak hasiz.
Koalizioaren iritziz gaur alkateak prentsaurrekoan egindako adierazpenek “egiten duten gauza bakarra nafar hiritargoan itxaropen faltsuak sortzea da”, proiektuaren geldiaraztea milioika euroko kalte-ordainak baititu.
Proiektatutako dorreak Zabalguneko eredu klasikoarekin bat datozen etxadiekin ordezkatzeko aukerari buruz, Geroa Baik gogorarazi du Salestarren proiektua “ez dela Gobernuak aukeratutako proiektua, nazioarteko lehiaketa bat irabazi zuen proiektua baizik, hortaz ezin daiteke lehiaketa hori manipulatu edo aldatu”.
Koalizioak ziurtatu duenez beti agertu du proiektu horren aurkako jarrera “hirigintza zentzugabekeria” bat delako, baina gogorarazi du UPN izan zela, PSNren ezinbesteko babesarekin, bere martxan jartzea atzeraezina eta behin betikoa izateko adostu zutenak. “UPNren oinordetza pozoitua da eta orain aldaketaren Gobernuak eta Udalak erantzukizunez bere egin behar dute interes orokorraren alde eginez”, baloratu du.
“Iruñeko Udalak partzelazio lizentziak sinatu behar izan zituen eta orain Nafarroako Gobernuak ere proiektu hau burutzeko betebeharra du enkantea aurrera eramanez, hortaz ez da komenigarria ez aldaketarentzako ez eta nafar hiritargoarentzako itxaropen faltsuak sortzea ziurtatuz proiektua geldiarazi daitekeela”, azpimarratu du koalizioak.
Geroa Bairen iritziz “aldaketaren indarren eginahalak UGPSren figura aldatzean fokatu beharko lirateke, Programa Akordioan agertzen den puntua baita, iraganeko herentziekin desadostasunak sortzen jarraitu ordez, gaur egungo legediarekin, Administraritza ezberdinen (Gobernua eta Udala) maniobra aukera oso mugatua baita”.
Azkenik, Geroa Baik gogorarazi du gaur egungo Nafarroako Gobernuak ahalik eta gehien eman diola buelta UPNren kudeaketa ereduari, hark proiektu honen aspektu espekulatiboak lehenesten baitzituen. “Gobernuak Hitzarmen berri bat landu du interes publikoarekiko berme gehiago eskainiz, arrisku gutxiagorekin, klausula sozialak sartuz eta bermatuz, mozkin ekonomikorik balego, etxebizitza sozialerako izango direla eta ez aberastasun pribaturako”, azaldu du koalizioak.