Atarrabia Baik Aurrekontuen alde egin du bere menpekotasun eta energia txirotasun proposamenaz sartuz
Atarrabia Baik herrirako 2017ko Aurrekontuak onartu ditu, Gobernu taldeak udal taldeak aurkeztutako hainbat proposamen kontutan hartu baititu, hala nola Menpekotasun eta Desgaitasun estudio baten burutzea edota energia txirotasuna deuseztatzeko lan egiteko proposamenak, besteak beste, zenbatekoa 21.000 eurokoa izan delarik.
Zehazki, orain Aurrekontu proiektuan sartu diren Atarrabia Bairen proposamenak honakoak izan dira; 6.000 euroko partida bat Menpekotasun eta Desgaitasun estudioaren bigarren zatia burutzeko; 4.000 euroko partida bat estudio honetan balizko ekimenak egin ahal izateko; 5.000 euro Atarrabiako Udalak orain urtebete onartu zuen energia txirotasunaren gaineko mozioa betetzeko, hasierako proiektuan partida propiorik ez baitzuen; eta 6.000 euro liburutegiaren goiko gunea ekipatzeko.
“Menpekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonei babesa emateko apustua tinkoa da, hortik gure konpromisoa desgaitasuna duten pertsona ikusarazteko, haien sozializazioa errazteko eta familiei haiek ematen dieten arretan Udalaren aldetik atsedenaldi bat emateko”, azpimarratu du Atarrabia Baik.
Udal taldeak gainera nabarmendu duenez, liburutegiaren goiko gunea ekipatzeko beharra dago, “toki lasai eta isilagoa behar duten erabiltzaileek, bere udalerriko liburutegian toki bat eduki dezaten bermatuz, orain arte gertatzen zen moduan beste liburutegietara joateko beharrik gabe”.
“Hau lehen pausoa izatea nahi dugu, aurki liburutegia goizetan ireki ahal izateko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eta Gizarte Enplegu Babestuaren Zerbitzuaren diru-laguntzekin, mota honetako kontratazioak beti lanak burutzeko zuzendurik ez daudela uste baitugu”, ziurtatu du udal taldeak, gaineratuz ekimen hau errealitate bihurtzeko Alkatetzatik helarazitako konpromisoan fio direla.