Itzuli

Atarrabia Geroa Bai-k koalizioaren aurka Atarrabian egindako pintadak salatu ditu

Atarrabia Geroa Baik, Atarrabiako Atarrabia kalean, besteak beste,  koalizioaren aurkako pintadak egin direla salatu du, eta horrelako pintadekiko gaitzespena berretsi du ere, agente politiko ezberdinen ideia eta posizionamenduei erasoa baitira, kasu honetan Atarrabia Geroa Bairi erasoa.

Koalizioak ziurtatu duenez, “horrelako ekintzak Geroa Baik eta Atarrabia Geroa Baik defendatzen duten ildoaren aurkakoak dira, ezberdin pentsatzen duten eta ideia politiko ezberdinak dituzten pertsonen arteko bizikidetzaren eta errespetuaren aurkakoak alegia”.

Atarrabia Geroa Baik gainera deialdia egin die herritarrei “haien posizio eta ideiak elkarrizketaren bidez defenda ditzaten, gizarte demokratiko batean posible den bide bakarra hori baita”.

Izena eman gure buletina jasotzeko