Atarrabia Geroa Baik bere poza agertu du zubi berri bat eraikitzeko Lurralde Kohesiorako departamentuaren eta Udalaren artean izenpeturiko hitzarmenaren aurrean
Koldo Martínez, Geroa Baiko senatari izan zenak lorturiko 5,3 milioi euroekin burutuko den ekintzetako bat da honakoa
Koalizioak bere poza agertu du Lurralde Garapenerako Departamentuaren eta Atarrabiako Udalaren artean izenpetu den hitzarmenaren aurrean, horren bitartez Nafarroako Gobernuak zubi berri baten eraikuntza bere gain hartuko baitu, horrela egun dagoen zubia ordezkatuz. Ekimen hau finantzatzeko, Estatuak 2022 urteko aurrekontuen onarpenerako koalizioarekin negoziatu zituen funtsen zati bat erabiliko da.
Geroa Baitik azpimarratu dutenez, Udalak 100.000 euro bideratu ditu proiektuaren idazketarako, horrela, 2025 urtean, Departamentuak eraikuntza lanak esleitzeko aukera edukiz.
Bestalde, koalizioak gogorarazi duenez, pasa den maiatzeko Osoko Bilkuran, Atarrabiako Udalak ekintza hauen exekuzio subsidiariorako IONGRAF-ek inposaturiko kudeaketa-agindu bat onartu zuen, derrigorrean betetzekoa izanik, enpresaren jardueraren amaieraren ondorioz. Behin udalak eraikuntza lanak amaitu ondoren, kasu honetan Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren artean adosturiko hauek, kostuak enpresari helaraziko zaizkio.
Abandonaturiko eraikinean burutu beharreko ekintzetako batzuk azpimarratu nahi izan dituzte Geroa Baitik. Horrela, sabaiko plakei dagokienez, beharrezkoa izango da horiek duten amianto kopurua neurtzeko analitikak egitea eta horiek bertatik kentzea, ez baitu eraikinaren jabe den enpresak egin.
40 m3ko gasolio depositua kendu izan denaren berririk ez dugu eduki ezta ere; lurrazpian dagoen depositua da, zati bat eraikinaren azpian dagoelarik eta bestea kanpoaldeko zoladuraren azpian, eta hori ere kendu egin beharko da, horretarako beharrezkoak diren neurriak hartu beharko direlarik, beharrezkoa izango balitz eraisketa partzialak burutzeko aukera ere kontuan hartuz.
Eta, azkenik, zoruak duen egoeraren azterlanik egin denik ere ez dugu jakin.
Ingurumen Departamentuarekin izenpetu den hitzarmenak eraikinaren okupazio espediente bat martxan jartzea eta ekintza horiek guztiak burutzea ahalbidetuko du. Zentzu honetan, Geroa Baik azpimarratu du “hauek lehen pausoak” direla bakarrik, baina “nahitaezkoak, Martiket urbanizazioa eta Ultzama auzoa geroz eta maiztasun handiagoarekin kolpatzen dituen uholdeen aurka borrokatzeko”.
“Espero dugu -amaitu du adieraziz- Administraritza ezberdinek azkartasun handienarekin aritzea bakoitzak bere esku dituen alorretan, hori baita, azken finean, kaltetutako guneetan bizi direnek eskatzen dutena, eta horretarako lortu baitzituen ere Koldo Martínez senatariak, beharrezkoak diren ekintza hauek burutzeko funtsak”.