Itzuli

Atarrabia Geroa Baik bere zuzenketen onartzearekin baldintzatu du Atarrabiako aurrekontuen alde bozkatzea

Koalizioak lau zuzenketa aurkeztu ditu, presan eta San Andres zubian uholdeen arazoari konponbidea emateko egin beharreko lanen balorazio memoria baten burutzea nabarmenduz

    Mikel Asiain Mikel Asiain

    Bere zuzenketak erantzukizun maximotik aurkeztu dituela azpimarratu du koalizioak, udalerriak dituen aukera ekonomikoak kontuan hartuz.

    Horietatik lehenak, Martiket inguruan geroz eta maizago gertatzen diren uholdeen arazoari behin betiko konponbidea emateko San Andres zubian egin beharreko lanak zeintzuk diren ezagutzeko balorazio memoria bat burutzea eskatzen du, bai eta bere kostu ekonomikoa ere. Nahitaezko lehen pausoa da hau -orain arte eman ez dena- noiz eta nola egin daitekeen zehazteko.

    Indurain Anaiak Polikiroldegiko argiztapenaren zaharberritzea eskatu du ere koalizioak, bertan dagoen argi eskasia nabaria baita, hala egiaztatzen delarik entrenamendu ezberdinetan bai eta bertan jokatzen duten eskubaloi talde ezberdinen lehiaketa ofizialetan ere. Ikuspen hobea, aldi berean jasangarritasun handiagoa lortzearekin batera da proposamen honen helburua.

    Hirugarrenean, hiribilduari buruzko eduki historikoa duen edo haren ondare inmaterialaren berri ematen duen material grafiko anitzen digitalizazioa planteatzen da -jada badagoena edo etorkizunean eskuratu daitekeena-, horrela, Udalaren orrialde ofizialaren bitartez herritarren esku jartzea ahalbidetuz

    Eta laugarrenean, tokiko merkataritza sustatzea bilatuz, herritarrentzako deskontu bonoen kanpaina bat egiteko partida bat planteatzen da, kontsumoa animatzeko eta Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz herriko merkatariek jasandako diru-sarreren murrizketa arintzeko helburuarekin.

    Izena eman gure buletina jasotzeko