Atarrabia Geroa Baik Defentsa Ministerioa premiatu du Ezkabako eskualde-parkearen UGPS desblokeatu dezan horrela suteen aurkako plana onartu ahal izateko
Pasa den astean Ezkaba mendian izandako sutea itzaltzeko lanetan suhiltzaileek eta basozainek egindako esfortzua aitortu eta eskertu du koalizioak
Atarrabia Geroa Baik mozio bat aurkeztu du astearte honetako Udalbatzan eztabaidatzeko, horren bitartez Defentsa Ministerioa premiatuz “Ezkabako Eskualde-Parkearen UGPS onar dezan, horrela bere lan ildoetan aurreikusten den suteen aurkako Plana behingoz onartu ahal izateko”.
Halaber, koalizioak proposatzen duen testuan, “pasa den astean Ezkaba mendian erregistratutako sutearen itzaltze lanetan suhiltzaileek eta basozainek egindako esfortzu goraipagarria aitortzen eta eskertzen da”.
Atarrabia Geroa Baik gogorarazi duenez, Ezkaba mendiko suteen aurkako planak sei urte baino gehiago daramatza tramitazioan. “Defentsa Ministerioak toki jakin batzuen erabilera arautzeko bere nahia dela eta jarraitzen du Plan honek zehaztu gabe, izan ere Alfonso XII Gotorlekuaren inguruen erabilera mugatu nahi du bereziki, nahiz eta toki erakundeek Ministerioaren eskaerak onartu eta parkearen tramitazioarekin jarraitzearen alde egin”, azaldu du.
Hortaz, Atarrabia Geroa Bairen arabera, “pilota Defentsa Ministerioaren teilatuan dago, hark eman behar baitio Nafarroako Gobernuari UGPS behin betiko onespena, eta hori oraindik ez da gertatu”.