Itzuli

Atarrabia-Geroa Baik merkataritzari laguntza emateko bonoen kanpainan parte hartzera animatu ditu herritarrak

Koalizioak gogorarazi duenez, udal aurrekontuei Geroa Baik egindako zuzenketa baten fruitu da eta bere helburua tokiko merkataritzari bultzada ematea da pandemiak eragindako ondorio ezkorrak arintzeko

    Mikel Asiain Mikel Asiain

    Atarrabia Geroa Baik tokiko merkataritzari laguntzeko Bonoen Kanpainan parte hartzera animatu ditu herritarrak. Koalizioak gogorarazi duenez laguntza hauek Atarrabiako udal aurrekontuei Geroa Baik aurkeztutako zuzenketa baten fruitu dira.

    “Covid-19ak gehien kaltetu dituen sektoreentzako laguntza ekonomiko ezberdinak planteatu ditugu, hala nola 2020ko udan planteatu ziren autonomoentzako 400 edo 600 euroko dirulaguntzak, krisialdi ekonomikoa, pandemiaren lehen kolpearen ondoren, bere unerik bortitzenean zegoenean; edo proposatu dugun azkena, pasa den urtarrilean aurkeztua, Atarrabiako ostalaritza sektoreko denda guztietarako 2.000 euroko laguntza linealena”, azaldu du.

    Koalizioak azpimarratu duenez “epidemia ez da amaitu, eta txertaketak egoera sanitario, sozial eta ekonomikoan hobekuntza egongo denaren ikuspegia irekitzen duen arren, tamalez oraindik bere horretan jarraituko du, maila handiago eta txikiagoan, eta nolako luzera izango duen ezagutzen ez dugun denbora tartean gainera”.

    Atarrabia Taldearen arabera, “ziurgabetasun ekonomikoak kontsumoaren murrizketa ekarri zuen, hortik tokiko merkataritzarengan izandako eragina, segmentu zehatzen batek datu onak eduki arren”.

    Koalizioak defendatu duenez “merkataritzak udalerriko ehun komunitarioaren funtsezko zati da, bertako gizarte kohesioa mesedetuz”. “Kanpainaren helburua sektoreari bultzada ematea da, horregatik herritarren babesa funtsezkoa da, aldi berean %30eko deskontu garrantzitsua edukiz”, azaldu du.

    Bihar hasiko den kanpaina urriaren 30era arte luzatuko da eta, ondoren, bigarren fase bat edukiko du abenduan.

     

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko