Itzuli

Atarrabiako Geroa Baik hainbat neurri proposatu ditu Martiket udal kiroldegiko igerilekuaren segurtasuna hobetzeko

Udal taldearen aburuz, gomendioez gain “ahalik eta zehaztasun gehienera jo behar dugu”

Mikel Asiain Mikel Asiain

Atarrabiako udal igerilekuen berehalako irekieraren aurrean, eta Martiket kiroldegiko Administraritza Kontseiluak udako kirol instalazioentzako arauak ezarri ondoren, Atarrabiako Geroa Baik instalazio horietako bazkide eta erabiltzaileentzako segurtasun neurriak areagotzeko helburuarekin neurri sorta bat aurkeztu du.

Udal taldearen aburuz, herritarren sektore ezberdinentzako hasiera batean ezarri den gune banaketaz gain, erabiltzaileen ardurapean geratzen diren aspektu ugari daude ere, muga argirik gabekoak edo debekuak ere, nahaste eta gaizki-ulertuetara eramanez, nahiz eta arauek ahalik eta argienak izan behar duten hain zuzen ere, horrela gaizki-ulertuak ekidin ahal izateko.

Atarrabiako Geroa Bairen arabera, “ezin gara gomendioetara mugatu, ahalik eta zehaztasun handienera jo behar dugu ordea, nahiz eta kasuistikak edozein planteamendu gaindituko duela jakin badakigun”.

Horregatik guztiagatik, instalazioen erabileran segurtasuna hobetzeko helburua lor dezaketen neurri sorta bat planteatu du koalizioak:

- Karnet bidezko sarrera kontrolak uneoroko aforoa ezagutzea ahalbidetzen du, horrela SMS bidez edo Udalaren web orrialdetik ere aforo betea dagoela jakinarazi daiteke.

- Erabili daitekeen espazioa 8.000 metro karratukoa bada, 16 metro karratuko lurzati txikietan banatu daiteke, horietan gehienez bi pertsona egotea baimenduz. Hortaz, 500 lurzati izango lirateke, modu argian banaturik -belarrean margotuz- eta elkarren arteko tarte nahikoarekin, modu horretan gunetan banatzearen beharra gaindituz: arriskua duten pertsonak, haurrak eta gainontzekoak alegia. Protokoloen zaintzarako gaitutako langileen lana lagunduko luke horrek, horrek ordena egotea mesedetuz, bereziki nahitaezkoa den une hauetan.

- Lurzatiak zenbakiturik egongo lirateke eta erabiltzaile bakoitzari bana emango litzaioke, dela on-line bidez, edo instalazioetara sartzean.

Halaber, Atarrabiako Geroa Bairen iritziz bazkideak dira instalazioak erabiltzeko lehentasuna dutenak, noizbehinkako edo denboraldiko erabiltzaileen aurrean. Helburu hori lortzeko bide bat denboraldiko bonoen eta eguneko sarreraren prezioan egon daiteke.

Udal taldeak azpimarratu duenez, neurri horiek Atarrabiatik gertu dauden beste instalazioetan ezarritako neurrietan oinarritu dira, bai publikoetan bai eta pribatuetan ere. Zehazki, Burlatako instalazio publikoetan eta Amaya Kirol Hirian.

Izena eman gure buletina jasotzeko