Itzuli

Atarrabiako Geroa Baik oportunista deritzo Pilar Labianori enparantza bat eskaintzeko Navarra Suma-ren proposamena

Udal taldearen iritziz, kale edo enparantza berri baten izena aurretik Hirigintza Batzordean adostu beharra dago

    Atarrabia – Geroa Bairen udal taldeak “oportunista” deritzo “Pilar Labianori Atarrabian enparantza bat eskaintzeko Navarra Suma-ren proposamena” eta “bere izen eta jardun ona politikoki jabetzen saiatu direla” salatu du.

    Koalizioak Labianoren figura aitortu du “alor ezberdinetan egindako lanagatik, bereziki irakaskuntzan eta boluntariotzan”, baina “kale edo enparantza baten izena -Atarrabian jada ia ez direnak egongo, gaur egun daudenen berrikusketa egiten ez bada- Hirigintza Batzordean eztabaidatu beharko litzateke” defendatu du. “Batzorde horretan gure kale eta enparantzei etorkizunean izena emateko oinarriak, protokoloa eta sistematizazio objektibo bat emateko garaia da”, azpimarratu du.

    Bestalde, Atarrabiako Geroa Baik azaldu duenez “Navarra Suma-ren mozioari gaitzespenak koherentzia arrazoi bati erantzuten dio”, udal talde honek historikoki toponimoen aukeraren alde egin baitu, “konparazio bidegabekerietara bakarrik eraman dezaketen pertsonalismoetatik aldenduz”. “Horrelako tesituran egonda, iraganean merezi izan duten, edo etorkizunean mereziko duten pertsonekin zailtasunez gainditu daitezkeen konparazioetan erortzea da errazena”, ziurtatu du koalizioak.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko