Itzuli

Atarrabiako Geroa Baik Udalerriko ostalarientzako 2.000 euroko laguntzak planteatu ditu

Taldeak mozio bat aurkeztu zuen atzo asteartez egin zen Udalbatzan, negozio ororentzako 2.000 euro linealeko laguntzak eskatuz

    Mikel Asiain Mikel Asiain

    Taldeak mozio bat aurkeztu zuen atzo asteartez egin zen Udalbatzan, negozio ororentzako 2.000 euro linealeko laguntzak eskatuz, eta mozioa batzordera pasatzea onartu zen neurri hori hurrengo Osoko Bilkuran onartzeko helburuarekin

     

    Sektoreak pairatzen duen itxiera partzial berria pasa den larunbatean indarrean sartu izanarekin justifikatu zuen koalizioak bere planteamenduaren premiazkotasuna.

     

    Mikel Asiain taldeko bozeramaileak urriko Osoko Bilkuran sektoreko langile, enpresari eta kudeatzaileei babesa agertzeko onartutako mozioa -bost puntu zituena- gogora ekarri zuen; Nafarroan 18.000 lanpostu dituen eta herritarren bizi ohitura eta harremanetan funtsezko zati den sektore ekonomiko honen berebiziko garrantzia aitortu; pandemiaren hasieratik ostalariek segurtasuna bermatzeko burutu duten esfortzua balioetsi; eta Nafarroako Gobernua premiatu sektorearekin lan talde tekniko bat sor zezan, egoera honi heltzeko helburuarekin.

     

    Aurrerapauso bat gehiago emateko ordua da -azpimarratu zuen Asiainek- eta Udala herritarrengandik hurbilen dagoen erakundea dela dioen esaldi hori egia bihurtzekoa ere. Hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua da”.

     

    Nafarroako Gobernuaren aldetik, bai eta Udalaren beraren aldetik ere ostalaritzaren alde hartutako neurri ezberdinen garrantzia azpimarratu ondoren nabarmendu zuzenez, “abenduaren erdialdean hasi zen Merkataritzaren Berraktibatzerako Planaren osagarri moduan, eta gure udalerriko egungo egoera ekonomikoak eskatzen duen zorroztasun eta ardura handienetik, Atarrabiako ostalaritza sektorearentzako laguntza zuzenak proposatzen ditugu kasu honetan”.

     

    Udalerriko ostalaritza sektorea oso anitza dela gogorarazi zuen, eta dirulaguntzek pairatutako itxiera ezberdinen ondorioz izandako diru-sarrera murrizketa leuntzeko balioko dutela azpimarratuz amaitu zuen hizketaldia.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko