Atarrabian energia berriztagarriak sustatzeko neurriak proposatu ditu Atarrabia-Geroa Baik
Zoru urbano eta urbanizagarrietan energia berriztagarriko iturriak instalatzea lehenestearen aldeko apustua egin du koalizioak, bai eta jada existitzen parkeak berrindartzearen alde eta autokontsumoa eta hurbiltasunezko kontsumoaren alde ere
Atarrabia – Geroa Baik proposamen sorta bat aurkeztu du Udalak Atarrabian energia berriztagarriak sustatu ditzan. Modu honetan, Udalak “hiru hilabeteko epean etxebizitzetako eta beste eraikin pribatu motetako estalki edo teilatuetan eguzki panel eta/edo plaken instalazioa arautzeko ordenantza bat idatzi dezan” planteatu du koalizioak.
Halaber, udal taldeak Udala premiatu du “iturri fosiletatik datorren energia beste iturri berriztagarriekin ordezkatzeko beharrari buruz herritarrekin lan pedagogikoa egin dezan, eguzki instalazioetarako dauden laguntza ekonomiko eta fiskalei buruzko informazioa emanez”.
Atarrabia – Geroa Baik gainera, “energia berriztagarrien sistemen garapen eta kudeaketan herritarren partaidetza sustatzea” proposatu du, “Energia Berriztagarriko Herritar Komunitateen sustapenaren bitartez, eraikin publikoetako estalki edo teilatuetan oinarrituz eta egungo autokontsumo politikari bira emanez”.
Atarrabia Geroa Baik nahitaezkoa deritzo “zoru urbano eta urbanizagarrietan energia berriztagarriko iturrien instalazioa lehenestea, bai eta jada existitzen diren parkeen berrindartzea, autokontsumoa eta hurbiltasunezko kontsumoa ere”. “Puntu hauetan gainera, toki erakundeen paper garrantzitsua joka dezakegu eta hala egin behar dugu, bai herritarren artean eginkizun pedagogikoa burutuz, bai eta gune publiko zein pribatutan proiektuak bultzatuz”, ziurtatu du.
Koalizioaren aburuz, “erakunde publikoek – horien artean udalek – gure jarduera guztien deskarbonizazioaren garrantziaren gainean sentsibilizazio soziala jarduteko funtsezko rola jokatu behar dute, bai eta gure jardueren deskarbonizaziora hurbil gaitzaketen ekimenei bultzada emateko ardura hartu ere, dela udal mailan edo elkarte, enpresa edo gizarte mailan”. “Gizarte osoari eragiten dion prozesua da hau, eta hortaz, hura inplikatzeaz gain protagonista bilakatu beharra dago, aldaketa prozesu honen funtsezko aktore alegia”, amaitu du adieraziz.