Itzuli

Atarrabian uholde arriskua murrizteko Iruñerriko Mankomunitateak bere eskumenekoak diren ekintzak jardun ditzan eskatu du Geroa Baik

    “Uholde arriskua murrizteko helburuarekin, Iruñerriko Mankomunitateak Atarrabian, norian eta zaldain inguruetan bere eskumenekoak diren ekintzak jardun ditzan” eskatu du Geroa Baik. Halaber, “beharrezkoak diren azterlanak has daitezen” eskatu du ere, “hauek beharrezkotzat jotzen badira, eta Tenada enpresak jada egin duen azterlanaren osagarri izateko aukera badute”. Azkenik, Iruñerriko Mankomunitatea premiatu du “ekintza horiei heltzeko nahitaezkoak diren aurrekontu partidak aurreikus ditzan”. Eguerdi honetan egin den Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorraren bileran aurkeztu du koalizioak eskaera hau, eta hilabete honetan bertan egingo den hurrengo saioak eztabaidatuko da.

    Geroa Bairen arabera, “uholde arriskua murrizteko premiazkoa da Ultzama eta Arga ibaiak Atarrabian elkartzen diren gunean beharrezkoak diren neurriei ekitea, azken urteotan arazo sozial larri bilakatu baita eta beharrezkoa da alor honetan eskumena duten erakunde ezberdinek arazo honi hel diezaioten”.

    “Urte asko daramatzagu udalerriko bizilagunengan eragin larria duten uholdeak jasaten”, salatu du koalizioak. “Inolako zalantzarik gabe, klima aldaketak uholde-eurien maiztasuna areagotzen ari du, lehen noizbehinka besterik gertatzen ez zen arren, gaur egun ordea ia urteroko izaera duelarik tamalez”, deitoratu du. Urrutira joan gabe, pasa den abenduaren 10ean Atarrabian azken 100 urteetan gutxienez ezagutu den uraldirik handiena gertatu zen.

    Horregatik, Iruñerriko Mankomunitateko Geroa Bairen taldeak ziurtatu duenez, “premiazkoa da zenbait ekintzei heltzea, horien artean Mankomunitatearen jabetzakoa den Ibai Parkeko oinezkoentzako zaldainarekin harremana dutenak: hori eraistea; beste berri batekin ordezkatzea, San Andrés Errota parean eraikiz berria; eta oinezkoentzako zubi berri horretaraino bide berria egitea”. Ekintza hauek 524.000 euroko kostua dute, Tenada ingeniaritza enpresak burututako estimazioekin bat.

    Era berean Geroa Baik San Andrés noriarekin harremana duen ekintza bat nabarmendu du, bere baitan hainbat neurri dituelarik ere: ubide kutxatilaren eraisketa eta berreraikitzea; arrainentzako zurubi bat jarri; eta ezker ibaiertzaren atzeraemana. Ekintza hauek 150.000 euroko inbertsioa dakarte.

    Izena eman gure buletina jasotzeko