Itzuli

Audenasa-ren hitzarmena aldatzea eskatu du Geroa Baik Kontuen Ganberaren txostena ezagutu ondoren

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoko agerraldian, hiru adierazpen instituzional aho batez onartu izana balioetsi du Uxue Barkosek, lehena Torturaren Biktimen Babeserako Nazioarteko Eguna dela eta, bigarrena LGTBI Harrotasunaren Egunari dagokiona eta azkena Errefuxiatutako Pertsonen Eguna dela eta. 

    Halaber, Geroa Baiko eledunak bere oniritzia agertu du hezkuntza itunak betetzeari buruz Hezkuntza kontseilariak egindako iragarpenarekin, hori baitzen Geroa Baitik aspalditik eskatzen ari zena. “Pasa den legegintzaldian lortutako akordioen eta Programa Akordioaren betekizuna ekarriko du horrek”. 

    Barkosek gainera, Nafarroako Gobernuak Audenasa-ri 2020 urtean ordaindutakoari buruzko Kontuen Ganberaren txostena aipatu du ere. Geroa Baiko eledunak nabarmendu duenez, Kontuen Ganberaren txostenean “frogaturik” eta “egiaztaturik” geratu da Gobernuaren eta Audenasa-ren arteko akordioak “araua bete egiten zuela”, horren aurrean bere oniritzia agertuz, baina era berean azpimarratu duenez Kontuen Ganberak “hitzarmen hau berrikusteko beharraren inguruan ohartarazten du”. 

    Horrela, bere iritziz “hitzarmen hau berrikusteko premia dugu, 2020 urtean bizitakoak bezalako inguruabarretara egokitzeko premia alegia”. “Hitzarmen hau zorroztasunez berrikusteko eta aurreikusteko zailak izan arren gertaezinak ez diren egoeretara egokitzeko premia dago”, planteatu du. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko