Itzuli

Auritzeko Geroa Baik bere poza agertu du aurreko legegintzaldian onartutako zuntz optikoa aurki martxan jarriko delako

Auritzeko Geroa Baik bere poza agertu du Pirinioan zuntz optikoaren martxan jartzeko proiektua aurreko legegintzaldian bultzatu eta onartu ondoren, hurrengo hilabeteetan martxan jarriko delako.

Koalizioaren udal taldeak modu positiboan baloratu du pasa den legegintzaldian Pirinioko toki erakundeek eta Pirnioko Mahaia bezalako beste erakundeek, Nafarroako Gobernuarekin batera ezarritako diskriminazio positiborako neurrien bidetik ekiten jarraitzea.

Auritzeko Geroa Bairen aburuz zuntz optikoaren hedapenak berebiziko garrantzia du Pirinioko udalerriek pairatzen duten despopulazioaren aurka borrokatzeko, eta horregatik hain zuzen ere izan zen koalizioak Auritzeko Udalean gobernu ardura eduki zuen garaian jorratu zuen erronketako bat.

Koalizioaren udal taldeak azpimarratu duenez, zuntz optikoaren hedapenak zerbitzua emango die datozen hilabeteetan Erro, Aezkoa, Salazar eta Erronkariko Pirinioetako aranei, Nafarroako Gobernuko Tokiko Azpiegitura Planaren bitartez eta Ministerioaren Banda Zabalaren Hedapen Planaren bitartez ere.

Auritzeko Geroa Baik gainera azpimarratu duenez, hedapen honekin urrian Auritzeko bizilagunek bai eta Nafarroako Gobernuaren egoitza publikoek (Suhiltzaileak, Osasun Zentroa, Eskola Publikoa, Gizarte Zerbitzuak...) giga bateko abiadurarainoko banda zabaleko zerbitzua edukiko dute.

Azkenik, inplikaturiko tokiko erakundeen esfortzua, bai pertsonala bai eta ekonomikoa, baloratu nahi ditu udal taldeak, bereziki Tokiko Azpiegitura Planaren baitan daudenak, eta epe motzera eta diskriminazio positiborako ildoan, pasa den legegintzaldian burutu den lehen fase honetan hedapen planen baitan ez dauden udalerriek Foru Exekutiboaren inplikazioaren bitartez zerbitzu hau lor dezaten espero du.

Izena eman gure buletina jasotzeko