Aurrekontu-akordioa balioetsi du Barkosek, egonkortasuna ematen duelako eta Europako funtsen ildoan lan egiteko funtsezko tresna delako
Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egin dituen adierazpenetan aurrekontu-akordioa balioetsi du. Ziurtatu duenez, aurrekontuek “garrantzia bikoitza” dute “Gobernuaren jardunari egonkortasun politikoa ematen baitiote” eta “Next Generation Europako funtsen ildoan lan egitko funtsezko tresna dira”. Barkosek ere “trafiko eta espetxeetako osasungintzaren transferentzia prozesuari anbizioz ekitea” defendatu du.
Gobernu zentralak eta Nafarroako Gobernuak Aurrekontuak antzeko moduan itundu izanari buruz galdeturik, Barkosek esan du ez ziola “iruditzen Gobernu zentrala Nafarroaren bideari ekin dionik, paraleloan emandako negoziazioak dira, ibilbiderik hoberena bilatuz”. “Ez dut estrategiarik ikusten, baina Administraritzek eta erantzukizunak ditugun formakuntza politikoek akordioa lortu dugun une politiko bat ikusten dut, Parlamentuaren alde batean eman den egonkortasun politikorako proposamen bat”, azaldu du.
Halaber, Geroa Baiko bozeramailek osasun egoera aipatu du ere. “Zuhurtasun handia” eskatu du kasuen beherakadaren aurrean eta azpimarratu duenez “Osasun arduradunek, eskumena duten agintariek diotena jarraitu beharra dago, bai eta neurri murriztaileekin jarraitu ere, garrantzitsua da horiek mantentzea”.
“Asmo handikoak izaten garraitu beharra dugu ospitaleetako presioak behera egin dezan, neurriek bereziki eragina izan duten sektoreak ahaztu gabe, haien egoera birbideratzeko laguntzak eman behar direlarik”. Gainera, “Covid-19aren zartada okerrenak” pairatzen ari dituzten pertsonentzako oroimen hitzak eduki ditu ere, bereziki Ana Ollorentzako, harentzako Geroa Bairen izenean animo eta berotasun mezua bidali diolarik.
Saharako herriari babesa agertzeko adierazpen instituzionala aipatu du ere Barkosek, Espainiako agintariak Saharako herriaren eta Mendebaldeko Saharako haien lurraldearen integritate sozialaren berme izan behar dutela azpimarratuz.
Uxue Barkos