Itzuli

Aurrekontuak Ganberaren gehiengoak onartzea eta egonkortasunerako akordioa izatea espero du Barkosek

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak aurrekontuen negoziaketari buruz hitz egin du Mahai eta Eledunen Batzordearen ondorengo prentsaurrekoan. Barkosek azpimarratu duenez, negoziazioa ongi amaitzea eta aurrekontuen legea Ganberaren gehiengoak onartzea espero du, abstentzioetan oinarrituriko gehiengo batekin onartu ordez. Halaber, egonkortasunerako, kontuen babeserako akordio bat izatea espero duela adierazi du.

     

    Halaber pandemiaren egoera aipatu du ere. Uxue Barkosek nabarmendu duenez gaur egungo egoera “kezkagarria” da, baina hartutako neurriek erantzun txiki bat ematen ari dute azken hiru egunetan. Gizarteari eskatu dio zorroztasun osoz erantzun diezaieten osasun-agintarien neurriei.

     

    Bideoan Uxue Barkosen hizketaldi osoa ikus dezakezu.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko

    Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aquí .