Itzuli

Aurrekontuak, zerga erreforma eta osasunaren, industriaren, landa garapenaren eta despopulazioaren foru legeak dira ikasturte politikoaren hasieran Geroa Bairen agendako lehentasunak

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    ikasturte hasiera honetarako bere agenda politikoan eta ibilbide orrian dituen gaiak nabarmendu ditu. Zentzu honetan Azconak nabarmendu duenez, ikerketa batzordearen lanetatik haratago, Geroa Bairen lehentasun programa akordioan datza, eta ildo horretan hainbat gai azpimarratu ditu, hala nola zergen inguruko eztabaida, izan ere, eta zehaztu duenez, errenta txiki eta ertainen eta autonomoen kolektiboaren egoera hobetze aldera bideratu behar da, eta ohartarazi du ezin direna makilaia neurri hutsak izan, baizik eta inflazioaren desgasteari aurre egiten laguntzeko benetako neurriak izan behar dutela. Halaber, hurrengo Nafarroako Aurrekontuen lanketari erreparatu dio ere, bai eta hainbat lege neurri ere, horien artean etortzeke dauden osasunaren foru legea, industria legea, despopulazio eta landa garapenaren legea. Era berean, LORAFNAren ponentzian aurrera egitearen beharra azpimarratu du ere.

    Ikerketa batzordeari dagokionez, Geroa Bairen bozeramaileak gardentasunaren eta zorroztasunaren alde lan egiteko koalizioaren konpromisoa azpimarratu du. Halaber, batzordearen lehen saioaren ondoren UPN eta PSNren jarrera itsustu die, ziurtatuz “UPN eta PSNk batzorde hau bipartidismoaren enfrentamendu tipikoa bihurtu nahi badute, ahaztu gaitzatela”. Gainera, Azconak aurreratu duenez, ikerketa batzordeak bere lanak Belateko tunelekin zer ikusia duenarekin hastea proposatuko du Geroa Baik. “Batzorde politiko batean gaude”, azaldu du, “eta bertatik, kasuan kasu, erantzukizun politikoak eratorriko dira, eta hortaz, premisa honi helduz, uneotan burutzen ari den obra honetan Gobernuaren kudeaketaren inguruan egon daitekeen edozein zalantza argitzeko bideratuko du Geroa Baik bere lana”. “Batzordearen lanak guk proposatzen ari dugun tokitik hastea da Gobernu honen jardunaren gainean egon daitekeen edozein zalantza izpi argitzeko modurik hoberena”

    Azkenik, Hezkuntza Departamentuak Corellako 11 familiari emandako erantzuna salatu du Geroa Bairen eledunak, udalerrian D ereduko linea bat irekitzea ukatu baitie. Azconak departamentua premiatu du egoera hau zuzen dezan.

    Izena eman gure buletina jasotzeko